Mirai, Athletic Cluben babesle berria
Mirairen logotipoa gizonezkoen lehen taldearen praketan agertuko da 2028ko ekainera arte
Athletic Clubek eta Miraik babesletza-akordioa sinatu dute denboraldi honetarako eta hurrengorako. Akordioa 2028ko ekainera arte egongo da indarrean, eta, horri esker, Mirai klub zuri-gorriaren babesle ofizialen zerrendan sartu da.

Akordioaren ardatza Mirairen logotipoa da, gizonezkoen lehen taldearen praketan agertuko baita.
Bi erakundeen proiektuek oinarri bera dute: lurraldearekiko lotura eta kidetasuna. Talde-lana, ahalegina eta konpromisoa ere partekatzen dituzte. Balio horiek Miraik enpresa-munduan duen nortasunaren eta Athleticek kirolean duenaren ezaugarri dira.
Mirai Bilbon sortu zen, eta Bilbotik zuzentzen da. Enpresa-proiektuetan inbertitzen du, batez ere industrian, eta proiektu horiek kudeatu eta garatzen ditu. Lurraldean errotuta eta epe luzera begira, Euskadin balioa, enplegua eta enpresen erabakiguneak sortzea du helburu.
Ibilbidea kirol-babesletzan
Athletic Clubekin sinatutako akordioa konpainiak kirol-arloan egindako beste babesletza-akordio batzuei gehitzen zaie. Mirai Ibaeta Basketen babesle nagusia da, Mirai Euskotren izenarekin emakumezkoen saskibaloiaren maila gorenean lehiatzen den Donostiako taldea. Bere marka Sestao Riverren elastikoaren atzealdean ere badago, Athletic Clubekin hitzarmena duen klubean.

