
Bost lehoi Espainiako selekzioaren deialdian
Bost lehoi Espainiako selekzioaren deialdian
Sara Ortega eta Daniela Agote lehen aldiz sartu dira Sonia Bermudezen deialdian, Clara Pinedo, Adriana Nanclares eta Eunate Astralagarekin batera, Txileren eta Venezuelaren aurkako bi lagunarteko partida jokatzeko
Athletic Clubek bost jokalari izango ditu Espainiako selekzio nagusian nazioarteko hurrengo geldialdian, FC Barcelonarekin batera ordezkari gehien izango dituen taldea izanik.
Sara Ortega eta Daniela Agote lehen aldiz deitu ditu Espainiako selekzio nagusiak. Clara Pinedo, Adriana Nanclares eta Eunate Astralagarekin batera, Sonia Bermudezen aginduetara arituko dira bi lagunarteko partida jokatzeko: lehena Txileren aurka, azaroaren 28an, Leonen; eta bigarrena Venezuelaren aurka, abenduaren 4an, A Coruñan.
Sub-19-ra deitutako lehoiak
Gainera, gure bigarren taldeko Ainhoa Oliva, Enara Fernandez eta Iraia Fernandez jokalariak A2 multzoan 1. txanda jokatzeko deituak izan dira. Lehoiek A2 multzoan jokatuko dute lehen kanporaketa. Lehen partida Israelen aurka jokatuko dute ostiralean (9:30ean), ondoren Italiaren aurka astelehenean (13:30ean) eta lehen kanporaketaren azken neurketa Galesen aurka izango da ostegunean (9:30ean).
Erlazionatutako jokalariak


