-formated.webp)
Haurren eskubideen defentsan ez dago ordezkorik
Haurren eskubideen defentsan ez dago ordezkorik
Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Munduko Eguna dela eta, Athletic Clubek haur eta nerabeen babes eta ongizatearekin duen konpromisoa berresten du
Azaroaren 20an ospatzen den Haurren Munduko Eguna dela eta, Athletic Clubek haurren eta nerabeen babesaren eta ongizatearen aldeko konpromisoa berresten du kanpaina berri batekin: "Haurren eskubideen defentsan ez dago ordezkorik".
Ekimenak lehenengo bi taldeetako eta harrobiko gainerako mailetako defentsek parte hartzen dute, eta mezu argia helarazten dute: haurrak babestea erantzukizun partekatua da, eta pertsona guztien inplikazioa eskatzen du.
Defentsarik onena talde osoak jokatzen duena da: pertsona bakoitzak zeregin bat du, eta helburu komun bat lortzeko laguntzeko erantzukizuna. Kirol-ingurunea osatzen duten pertsona guztiak funtsezkoak dira indarkeriarik gabeko espazio seguruak sortzeko.
Ekintza hau Athletic Clubek haurren eskubideak sustatzeko eta edozein indarkeria mota prebenitzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da, eta bat egiten du ATERPEk, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sailak, egiten duen lanarekin.
Futbolean, haurren babesean bezala, pertsona bakoitzak kontatzen duelako. Zure eskubideen defentsan ez dago ordezkorik.
- Etiquetas:
- Aterpe
