2026/27 Kopako bigarren kanporaketaren zozketa

2026/27 Kopako bigarren kanporaketaren zozketa

Athletic Clubek gaur eguerdian ezagutuko du hurrengo aurkaria, iparraldeko Bigarren Federazioko zortzi taldeetako bat edo Lehen Federazioan lehian jarraitzen duten bederatzi taldeetako bat izango dena

Athletic Clubek gaur, astelehena, 12:30etik aurrera, ezagutuko du 2026/27ko Kopako bigarren aurkaria. Lehen kanporaketan AE Prat 1-6 mendean hartu ostean, zuri-gorriek txapelketako hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu zuten. Lehoiek etxetik kanpo jokatuko dute abenduaren 1etik 3ra bitartean.

Lehoiek 17 aurkari posible dituzte Kopako bigarren kanporaketa honetan. Horietatik zortzi Bigarren Federazioko taldeak dira: SD Amorebieta, Arosa SC, RS Gimnastica de Torrelavega, CD Numancia de Soria, C Portugalete, Real Avila CF, Reus FC Reddis eta Sestao River Club (azken hori Federazio Koparen bidez sailkatu da). Beste bederatziak Lehen Federaziokoak dira: CyD Leonesa, CE Europa, SD Huesca, CD Mirandes, SD Ponferradina, CF Rayo Majadahonda, UE Sant Andreu, Zamora CF eta Real Zaragoza.

Txapelketan parte hartzen duten 116 klubetatik, 112 sartu ziren jokoan aurreko fasean, eta Espainiako Superkopa jokatuko duten lau taldeek (FC Barcelona, Real Sociedad, Real Madrid CF eta Atletico Madrid) final-hamaseirenetan hasiko dute euren bidea txapelketan.