
Lehen taldea |
2.000 athleticzale Lezamako entrenamendu irekian
2.000 athleticzale Lezamako entrenamendu irekian
Zaleek gizonezkoen lehen taldearen entrenamendurako sarrera guztiak agortu zituzten eta, saioa amaitutakoan, hainbat jokalarirekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuten
Athletic Clubek, joan den urrian egin bezala, lehen taldearen entrenamendua zaleei ireki zien astelehenean, azaroaren 23an, 17:30ean. 2.000 athleticzale inguruk Edin Terzićen jokalarien lan-saioaz gozatu zuten. Lehoiak larunbatean Málagaren aurka jokatuko duten partida prestatzen ari dira jada.
Entrenamendua amaitutakoan, jokalariak zale zuri-gorriengana hurbildu ziren, argazkiak ateratzeko eta autografoak sinatzeko.
