CD Basconiak Sestao River liderra jasoko du, zuzenean Athletic Playn

CD Basconiak Sestao River liderra jasoko du, zuzenean Athletic Playn

Gozatu harrobiko neurketez doan Klubaren telebista ofizialean

CD Basconiak Sestao River hartuko du, Bigarren Federazioko liderra, Athletic Playren asteburuko programazioko neurketa nagusian. Partida larunbatean, hilak 28, 12:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da, zuzenean eta doan, Klubaren plataforman.

IKUSI CD BASCONIA-SESTAO RIVER
 

Aurretik, 9:45ean, athleticzaleek emakumezkoen kadete taldearen partida ikusi ahal izango dute. Zuri-gorriek Bizkeneskak hartuko dute Lezaman.
 


IKUSI EMAKUMEZKOEN KADETEA - BIZKENESKAK 
 

Eta arratsaldean, 15:25etik aurrera, Matchday Live saio berezia izango dugu, Athletic Clubek La Rosaledan Malaga CF taldearen aurka jokatuko duen LaLigako 13. jardunaldiko partidaren harira.

 

IKUSI MATCHDAYLIVE MALAGA CF-ATHLETIC CLUB