Peña Jarrilleraren sarien banaketa
Rego, Gurtubay eta Nerea Benitok jaso dituzte bigarren taldetik igo eta lehen denboraldian 500 minututik gora jokatu duten jokalariei banatzen zaien saria
Athleticeko Peña Jarrillera taldea Lezamara gerturatu da gizonezkoen eta emakumezkoen taldeetako kideei sariak banatzeko.
Portugaletekoek bigarren taldetik igo eta lehen denboraldian 500 minutu baino gehiago jokatu dituzten jokalariak saritu dituzte. Alejandro Rego, Elene Gurtubay eta Nerea Benitok euren garaikurrak jaso denbora izan dute Jarrillera peñako ordezkarien eskutik.

