RC Deportivo, Erreginaren Kopako final-zortzirenetako aurkaria

RC Deportivo, Erreginaren Kopako final-zortzirenetako aurkaria

Zuri-gorriek abenduaren 19an edo 20an jokatuko dute Riazorren

Athletic Clubek RC Deportivoren aurka jokatuko du Kopako final-zortzirenetan. Victor Martinen taldeak A Coruñara bidaiatuko du abenduaren 19an edo 20an Galiziako taldeari aurre egiteko, partida bakarreko kanporaketan.

Bi taldeek Kopan elkarren aurka jokatuko duten lehen aldia izango da. Galiziako taldea, egun F Ligako hamargarren postuan dagoena, CE Europari 0-1 irabazi ostean iritsi da kanporaketa honetara.