
"Partida eroa izan da; garaipenarekin pozik, baina amaierarekin haserre"
"Partida eroa izan da; garaipenarekin pozik, baina amaierarekin haserre"
Edin Terzićek Athleticen Malagan lortutako hiru puntuak ospatu ditu, lehen zati handi batean oinarrituta, baina bigarren zati eskasa erdietsiz
“Ez da erraza zer gertatu den azaltzea. Partida eroa izan da. Lehen zatian ederto ibili gara alderdi askotan: sorkuntza, presioa, aukerak... Ia partida perfektua egin dugu. Ondoren taldeak ez du beharrezko sendotasuna lortu eta bigarren zatiko mailarekin oso haserre gaude. Horrelako partidetatik ikasi behar dugu". Athleticen garaipena ospatu zuen Edin Terzićek Rosaledan, baina bigarren zatian bere taldeak izan zuen maila kaskarra deitoratu zuen. Akatsek partidako lehen zati handia ia ezabatu dute: "Gaur sentsazio kontrajarriak ditut. Garrantzitsua zen gaur irabaztea, baina lortzeko era ez zait gustatu, neurketaren amaiera ikusita. Frustrazioa ikus daiteke nigan eta jokalariengan. Hasieraren antza izan nahi dugu, eta partidako bigarren zatia ez errepikatu inoiz".
Lehoiek Kopako bigarren kanporaketari ekingo diote datorren astean eta Real Madril hartuko dute San Mamesen. Exijentziarik handiena: "Pena da arreta bakarrik bigarren zatian jartzea. Lehen zatiarekin talde honek duen potentziala erakutsi dugu. Maila hori errepikatzen badugu, nahi dugun maila eta lekutik gertuago egongo gara".
Erlazionatutako partidak
Málaga CF - Athletic Club


