Bazkideen Hitza | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Bazkideen Hitza

Bazkideek dute hitza

2019ko martxoan Bazkideen Hitza atera zenean, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak bere hauteskunde-promesetako bat abiarazi zuen, klubeko jabeekiko konpromisoa berretsiz eta lan-mahaien bidez iritziak eta iradokizunak bideratzeko bide zuzena eskainiz.

Topaketa hauen helburua parte-hartze kolektiboko gune bat sortzea da, gure klubaren inguruan gure bazkideek dituzten gogoetak eta kezkak bertatik bertara ezagutzeko.

Bi orduz, berrogeik euren proposamenak eta ekarpenak azalduko dizkiete Athleticeko ordezkariei, klubaren etorkizunari eragiten dioten alderdi garrantzitsuenekin lotuta. Bazkideen Txokoan izen ematearen ordenaren arabera antolatzen dituzte taldeak.

Nortasuna, filosofia, balioak, Lezama, kide izatearen zentzua, animazioa, harrobia, futbol globalizatuaren egungo testuingurua, emakumezkoen futbolaren garapena, industria, Athletic markaren nazioartekotzea … Gai guztiak xehe-xehe aztertzen dira klubeko presidentearen presentziarekin, mahai desberdinetako elkarrizketa eta eztabaidetan parte hartzen baitu.