Bisitatu Lezama | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Bisitatu Lezama

Bisita gidatuak bazkideentzat

Athletic Clubeko egungo Zuzendaritza Batzordeak Bisitatu Lezama! ekimena abiarazi du, elkarteko bazkideek gure harrobiko instalazioak bertatik bertara ezagut ditzaten.

Esperientziak bisita gidatu pertsonalizatua barne hartzen du jardunaldi bakoitzean gutxi gorabehera hamabost laguneko taldeentzat, 90 minutuz luzatzen dena (18:00etatik aurrera).

Ordu eta erdi horretan, Lezamako barruko eta kanpoko instalazioak bertatik egiaztatzeaz eta gure jokalarien bilakaeraz gozatzeaz gain, Athletic Clubeko kirol arduradunekin iritziak trukatzeko gune bat dago ere.

Bisitak 14 urtetik gorako bazkideentzat daude aurreikusita. Bazkideen Txokoan izen ematearen ordenaren arabera antolatzen dituzte taldeak.

Harrobiko lanaren partaide egin nahi zaituztegu, Athletic Cluben izateko arrazoia eta Lezama inoiz baino harrobi biziagoa bihurtzen duten profesional guztien lana. Nahiko genuke topaketak zuen nahiak betetzea eta gero zuen iritziak helaraztea. Bisitatu Lezama!