Real Oviedo - Athletic Club B
Jardunaldia 30

Real Oviedo - Athletic Club B

Real Oviedo
Real Oviedo
02
Athletic Club B
Athletic Club B
  • Elexpuru 56'
  • Urzainqui 73'

KokapenaTensi 1 , Oviedo

Emakumezkoen bigarren taldeak mailan mantentzea lortu du Oviedon

Jonathan Lesdemak zuzentzen duen taldea Asturiaseko taldeari gailendu zaio (0-2) eta 1ª RFEF mailako taldea izaten jarraituko du datorren denboraldian

Bihotzekoak jotzeko goiza izan da, baina Athletic Clubek poz handia hartu du epaileak neurketaren amaierako txistua jo duenean. Emakumezkoen bigarren taldeak Tensiko instalazioetan maila mentetzea zuen jokoan, baina garaipena erdietsiz gero ere, beste taldeek lortutako emaitzei lotuta aurkitzen zen. Jonathan Ledesmaren neskek etxeko lanak egin dituzte eta Rayok Vallecasen lortutako garaipenari etekina atera dio. Aldiz, UDG Tenerife B taldea izan da zigor handiena jaso duen taldea. Gauzak horrela, ikasturte gogor baten ostean, zuri-gorri gazteek, azken unera arte borrokatu ondoren, mailari eustea lortu dute.

Norgehiagoka Elexpuruk izanadako abagune argiarekin hasi da. Ateak hutsik zegoela, Oviedoko atzelari batek aldendu du Athleticen gola. Jarraian, Eider Aranak ere aukera bikaina izan du korner-erdiraketa baten ostean egin duen burukada indartsuarekin. Ezbairik gabe, emakumezkoen bigarren taldeak aldageletara abanatailarekin joatea merezi izan du.

Bigarren zatia bikain hasi da. Elexpuruk Eider Aranaren pase bikaina aprobetxatu du eta eskuin hankarekin egindako jaurtiketa gogor batekin Jonathan Ledesmarenak markagailuan aurreratu ditu. 56. minutua zen, eta zorteak irribarre egin dio bigarren talde zuri-gorriari, eta zeharka, gainerako emaitzak erreparatzen hasi da. Bigarren gola Urzainquik sinatu du. Ortegak eta Elexpuruk sortutako jokaldi baten ostean, aurrelariak aldaratzea baliatu du lasaitasunaren gola gauzatzeko.

Epaileak neurketaren amaiera adierazi du eta Ledesmaren neskek, amorerik eman gabe denboraldi amaieran bost garaipen jarraian erdietsi ondoren, sari bikaina jaso dute. Denboraldia modu arrakastatsu eta zorionekoan amaitu da bloke oso gazte, sendo eta langile batentzat. Orain, Emakumezkoen C taldearen txanda da; hain zuzen ere, datorren astean, Lezaman,  2ª RFEF mailan mantentzeagatik lehiatuko da.