SD Eibar VS Athletic Club 2019-8-31 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

SD Eibar1 : 5Athletic Club

Malen87'
Erika V.10'
Erika V.38'
Azkona55'
Azkona60'
Azkona65'
Estadioa
Unbe
Herria
Eibar
Data
31/08/2019
Ordua
12:30
Data eta ordua
2019-8-31 - 12:30

Gol asko denboraldi-aurreko azken partiduan SD Eibarren aurka

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldeak 1-5 irabazi du denboraldi-aurreko azken lagunartekoan Liga hasi aurretik

2019ko abu. 31a

Athletic Clubeko Emakumezkoen taldeak SD Eibar 1-5 mendean hartu du Unbeko kirol instalazioaetan jokatutako partiduan. Erikak lehen zatian sartutako bi golek neurketa bideratu dute, eta Ane Azkonak ‘hat-trick’ bat lortu du bigarren zatian.

Partiduaren lehenengo minutuetan kostatu zen jokoan sartzea; hala ere, aurki talde zuri-gorria baloiaren jabe egin zen. Neurketaren 10. minutuan, Erika azkar ibili zen denboraldi-aurreko lehenengo minutuak jokatzen ari zen Damarisen urruntze bat jaurtitzeko eta atezain armaginari gola sartzeko. SD Eibarrek hurbiltze arriskutsuak izan zituen, baita Martaren jaurtiketa batek langan jo zuen ere.

Handik eta gutxira Angel Villacampak zuzendutako jokalarien bigarren gola heldu zen. Erika Vazquezek baloia bultzatu besterik ez zuen egin 0-2koa sartzeko atsedenaldira heldu aurretik.

Bigarren zatian, Nekanek aukera ona izan zuen baina bere jaurtiketak zutoinean jo zuen. Berrogeita hamabosgarren minutuan, Azkonak sareetara bidali zuen Maite Orozen erdiratze on bat markagailuan 0-3koa jarriz. Aurrelari nafarrak 0-4koa egin zuen atezain eibartarrak urrundu ez zuen baloi bat aprobetxatuz. Bost minutu geroago nafarrak partiduaren bosgarrena sartu zuen ‘hat-trick’ bat eginez, eta beste aukera batean zutoinera bidali zuen baloia neurketa amaitu baino lehen. Bertako taldearen ohorezko golak Andere Leguinari ezustean harrapatu zion azken txanpan.

Gol bikoteak eta ‘hat trick’ batek denboraldi-aurreari amaiera ipini diote; Carranza Garaikurraren lorpena historiarako geratuko da. Lehoi emeen zortzi partiduetako balantzea hauxe da: lau garaipen, hiru porrot eta berdinketa bat. Iberdrola Lehen Maila begi-bistan da, eta zuri-gorriak prest daude beste denboraldi bati ilusio handiz hasiera emateko.

 

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

ATHLETIC CLUB: A. Leguina, Eunate,  Ainhoa A. (V. Gimbert, 58’), Valdezate (Unzué, 58’), Oihane Hernandez,  Damaris ( Sierra, 35’), Marta (Jone Ibañez, 46’) Cerro ( M. Oroz, 46’), Erika Vazquez (k) (Nekane, 46’) , Amaiur (Moraza, 46’) eta Leia (Azkona, 46’)

SD EIBAR: Oihana, Gantxegi, Titay, Marta, Ruth, Sheila, Aitziber, Ane Campos, Monoka, Irati, Irantzu. Aulkitik: Malena, Ines, Napo, Carla, Uxue, Tomo, Malen, Nahia, Mar.

Golak: 0-1 Erika Vazquez (10’); 0-2 Erika Vazquez (38’); 0-3 Azkona (55’); 0-4 Azkona (60’); 0-5 Azkona (65’): 1-5 Malen (87’)