Athletic Club - RC Deportivo
Jardunaldia 4
Liga F

Athletic Club - RC Deportivo

Athletic Club
Athletic Club
02
RC Deportivo
RC Deportivo
  • María Méndez 44'
  • Gaby 83'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticen emakumezkoen taldearen porrota etxean

Angel Villacamparen taldeak 0-2 galdu du Deportivoren aurka. Talde galiziarra aurretik jarri da markagailuan atsedenaldiaren aurretik

undefined

Athleticen emakumezkoen taldeak 0-2 galdu du Deportivo Abanca taldearen aurka Lezaman Primera Iberdrola ligako laugarren jardunaldian. Partidu zaila zuten zurigorriek galiziarren aurka, 7 punturekin partidurik galdu gabe heltzen ziren eta . Partiduaren hasieratik erakutsi dute aurkariek beraien momentu onaren zergatia, lerroak oso aurreratuak jarriz Athleticen baloi irteerak presionatzeko.

Lehenengo aukera garbiak Deportivo Abanca taldearentzat izan dira, batez ere, Peke aurrelariaren bitartez.

Zurigorriek arazoak izan dituzte baloiaren kontrola izateko eta lehenengo aukera garbia Valdezate eta Luciaren arteko jokaldi batean izan da. Yulemak gola sartu du baina jokoz kanpo zegoen aurrelaria. Orduan heldu ziren Athleticen minutu onenak baina galiziarrak aurreratu ziren markagailuan 43. minutuan Maria Mendezek langan jotako baloia errematatu ostean.

Bigarren zatia, Deportivo taldea De la Navaren ate inguruan arriskua sortzen hasi zen eta atezainak ederto erantzun beharra izan zuen Michelle eta Pekeren aurrean. Orduan heldu zen zurigorrien aukerarik onena, Lucia eta Misa atezaina bata bestearen aurrean gelditutako jokaldi batekin.

Villacampak aldaketa hirukoitza egin zuen, Jone Ibañez, Ane Azkona eta Eunate zelairatuz Ainhoa Alvarez, Yulema eta Maria Diazen ordez. Aurretik, Moraza sartu zen Oihaneren partez. Athletic jokoan agintzen hasi zen berdinketaren bila baina gol aukerak aprobetxatu gabe. Athleticen ahaleginak ez zuen saririk izan eta Deportivo Abanca taldeak 82. minutuan erabaki zuen partidua Gabyren gol baten bitartez.

Athletic Club: De la Nava; Oihane, Valdezate, V. Gimbert, Ainhoa A.; M. Oroz, Unzué, Damaris, María Díaz; Y. Corres eta Lucía García.
Aldaketak: Moraza Oihane Hernándezen ordez (atsedenaldian), Jone Ibañez Ainhoa Álvarezen ordez (65’), Ane Azkona Yulemaren ordez (65’) eta Eunate María Díazen ordez (65’).

Deportivo Abanca: Misa; Teresa, Iris, Michelle R., Alba, Nuria, María Mendez, Peke, Gaby, N. Villegas eta Cris
Aldaketak: Carlota Michellen ordez (81’), Miriam Nuriaren ordez (87’), Laura Albaren ordez (91’)

Golak: Maria Mendez (43’), Gaby (82’).

Epailea: Sara Fernández Ceferino (Asturiarra). Txartel horiak: Damaris (74’) eta Moska.

Zelaia: Lezama