Athletic Club VS Valencia FCF 2020-1-26 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
18. Jardunaldia

Athletic Club1 : 0Valencia FCF

L. García75'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
26/01/2020
Ordua
11:00
Data eta ordua
2020-1-26 - 11:00

Autoestimuaren garaipena

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Valentziari une oro nagusi izan den partida batean; urteko lehen garaipena zuri-gorrientzat

2020ko urt. 26a

Urteko lehen garaipena iritsi da emakumezkoen taldearentzat Lezaman. Zuri-gorriek, sei baja garrantzitsurekin, irabazteko premia handia zuen Valentzia hartu dute mendean. Lucia Garciak, taldeko pitxitxia sei golekin, neurketako gol bakarra sartu du. Vanesa Gimbertek, atzealdean bikain aritu ondoren, 200 partidetara iritsi da Athleticekin.

Norgehiagokaren lehen zatian Athletic oso ondo kokatu da zelaian. Villacamparen jokalariek hasiera bikaina izan dute berdegunean aginduz, baina gol aukerarik sortu gabe. Valentziaren zelaian jokatu da partida, eta lehen zatiko abagunerik onena Damarisen eta Erikaren arteko jokaldi on batean iritsi da Azkonarentzat, baina aurrelaria ez da gutxigatik heldu. Iruindarrak aukera ona izan du 28. minutuan ere, Pi atezainaren aldaratze txar batek ahalbidetuta, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da kanpora. Valentziak saiakera egin du Beltranen jaurtiketa batekin, baita Calligarisen jokaldi batekin, baina Ainhoak ondo itxi ditu bere ateko zirrikitu guztiak. Erika Vazquez eta Maria Diaz area kanpotik saiatu dira atsedenaldia iritsi aurretik, baina markagailua da lehen 45 minutuetan mugitu.

Aldageletatik bueltan, zuri-gorriak nagusitasunez ibili dira berdegunean, gol aukera gehiago sortuz. Azkonak ondo jokatu du hegaletik baina bere paseak ez du goleko errematatzailerik aurkitu. Ondoren Azkona beraren gola baliogabetu du epaileak, jokoz kanpo egoteagatik. Orozek langara bidali du baloia eta Damaris ere area kanpotik saiatu da gola egiten. 74. minutuan iritsi da gola lehoientzat. Erikak pase bikaina eman dio Luciari eta Piren atea zulatu du aurrelariak. Nazioarteko jokalariaren seigarren gola ligan.

Valentzia CF ez da ia ez da zuri-gorrien atera hurbildu. Zuri-gorriek gertu izan dute bigarren gola, baina Damarisen burukadak lanaga jo du. Lehoiak aurkaria baino gehiago izan dira, eta garaipenean sinetsi dute hasieratik. Urteko lehen garaipenak indarrak emango dizkio datorren astean Coruña bisitatu behar duen taldeari. Deportivo Abanca izango dute aurrean.