RC Deportivo - Athletic Club
Jardunaldia 19
Liga F

RC Deportivo - Athletic Club

RC Deportivo
RC Deportivo
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Azkona 1'
  • Lucía García 75'

KokapenaCiudad Deportiva , Abegondo

Lehoi emeek Abegondo menderatu dute

Athletic Clubek 0-2 gainditu du orain arte bere zelaian partidurik galdu gabe zegoen Deportivo Abanca, Azkona eta Lucia Garciaren golekin

undefined

Denboraldi honetan inork ez du lortu Abegondon hiru puntuak eskuratzea. Angel Villacamparen jokalariek partida ona jokatu zuten eta galiziarrak jipoitu ahal izan zituzten. Garaipen honekin Athletic 30 puntura iritsi da eta moralez gainezka dago datorren asteartean, otsailaren 11an, Erreginaren Kopan parte hartzeko UDG Teneriferen aurka, hain zuzen ere.

10 segundu baino ez ziren igaro Azkonak Sullastresen aurrean baloi bat jaso zuenean. Iruindarrak Deporreko atezaina gainditu zuen jaurtiketa gurutzatu baten bidez jendea oraindik jesarlekuetan esertzen ari zela. 12. minutuan, galiziarrek berdinketa lortu zuten. Argiagoa izan zen Alba Merinok izan zuen aukera, langan jo zuen jaurtiketa batekin. Irene Ogiza hamaikakoan estreinatu zen eta 24. minutuan ezker belaunean egindako mugimendu txar baten ondorioz ordezkatu behar izan zuten. Lucia Garciak hartu zion lekukoa. Aurrelariak, hain zuzen ere, bi aukera izan zituen aurkarien atezainaren aurrean eta markagailuan aurretik jarri zuen talde zuri-gorria. Atsedenaldiaren aurretik aldea handitzeko aukera izan zuen Azkonak. Alde txikiegia lehen zatian ikusitakoa kontutan izanda.

Aldageletatik bueltan, Deportivo Abancak aurrera egin zuen Villacamparen jokalariak bere zelaian sartuz. Abelleirari jaurtiketa on bat joan zitzaion langaren gainetik. Lehoi emeak, ondo kokatuta, partida kontrolatzen hasi ziren eta kontraerasoa baliatzen jakin zuten. Lucia Garciak ez zuen barkatu 77. minutuan Maite Orozen pase bikaina aprobetxatuz eta baselina eder batekin 0-2koa sartu zuen Abegondon.

Galizian garaipena lortu ondoren, bi eguneko atsedena izango dute lehoi emeek asteazkenean Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partida prestatzen hasteko.