Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 20
Liga F

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
21
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 66' Azkona
  • 68' Lucía García
  • Palacios 6'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticek buelta eman dio markagailuari derbia irabazteko

Azkonaren eta Lucia Garciaren golek, bi minututan irauli dute markagailua Realaren golaren ostean

undefined

Athletic Clubek Realaren aurka irabazi du Lezaman markagailuari buelta emanda. Palaciosek laster aurreratu zituen donostiarrak, baina lehoiek lan Itzela egin zuten bigarren zatian, markagailuari buelta emanez Azkonaren eta Lucia Garciaren golei esker. Bi gol bata bestearen atzetik, harmailatan zeuden zaletuen gozamenerako.

6. minutuan aurreratu zen Reala Palaciosen bitartez, area barruan jasotako baloi bat aprobetxatu ostean. Athleticentzat golpe gogorra izan zen gipuzkoarren gola eta talde zuri-gorria ez zen eroso aurkitu lehen zatiko une bakar batean ere. Haizeak, gainera, jokoa zailtzen zuen. Valdezatek pare bat aukera izan zituen markagailuan berdinketa jartzeko baina ez zuen atez ateko biderik aurkitu. Eizaguirre gipuzkoarra ere saiatu zen Ainhoaren eskuineko zutoinera egindako jaurtiketa batekin. Lehen zatia Nahikariren jaurtiketa on batekin bukatu zen.

Bigarren zatian, Arconadaren neskek errenta handitzeko aukera izan zuten korner baten irteeran, Ainhoa Tirapuk arazoak izan zituen jaurtikera geratzeko. “Joan-etorriko” Partida bihurtu zen. Azkonak ere izan zuen bere aukera garbia baina Quiñonesek bere jaurtiketa gelditu zuen. Eromena iristeke zegoen. 66. minutuan Azkonak sare barrura bidali zuen Eunateren erdiraketa, Damarisek jokoa ireki ostean. Bi minutu geroago, Azkonak baloi bikaina jarri eta Lucia Garciak 2-1ekoa jarri zuen markagailuan. Oso irekia zegoen momentu horretan partida. Eizagirrek jaurtiketa indartsu bat jaurti zuen areaz kanpotik eta etxekoen erantzuna ia berehalakoa izan zen Lucia Garciaren bitartez. Ainhoak geldiketa pare bat egin behar izan zuen derbiko azken txanpan berdinketa saihesteko.

Garaipena etxean geratu zen, ligan hiru garaipen jarraian dituen bolada bati jarraipena emanez eta larunbatean beste jardunaldi bati ekingo dio Athleticek Sevillan, Real Betisen aurka, Erreginaren Kopako laurdenak jokatu aurretik.