Athletic Club VS RCD Espanyol 2020-3-1 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
22. Jardunaldia

Athletic Club0 : 0RCD Espanyol

Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
01/03/2020
Ordua
18:00
Data eta ordua
2020-3-1 - 18:00

Ekin eta ekin, baina saririk gabe Espanyolen aurka

Athleticek aukera asko izan zituen aurkaria mendean hartzeko, baina 0-0 bukatu zen partida Lezaman

2020ko mar. 1a

Athletic Clubek eta RCD Espanyolek jokatu zuten Primera Iberdrolako 22. jardunaldia golik gabe amaitu zen Lezaman. Berdinketa hori sari eskasa da Villacamparen taldeentzat, kataluniarrak menderatu zituelako hasieratik amaierara arte; gainera, baloia zutoinera hiru aldiz bidali zuten.

Lehoi emeek partida kontrolpean izan zuten hasieratik. Zuri-gorriak erraz iristen ziren aurkariaren areara, baina ez zuten gol aukera argirik sortzen. Azkonak bularrarekin baloia kontrolatu zuen area txikian, baina bere jaurtiketa langaren gainetik joan zen. 20. minutuan zutoinak eragotzi zuen nafarrak markagailua irekitzea. Lettik buruz egindako errematearekin iritsi zen aurkarien erantzuna baina Ainhoak urruntzea lortu zuen. Zuri-gorriak saiatzen ziren arrisku sentsazioa emanez, baina argirik gabe azken metroetan. Golik gabe iritsi zen atsedenaldira.

Bigarren zatian, Athleticek RCD Espanyol bere zelaian sartzen jarraitu zuen. Yulemak, Moraza ezker hegaletik sartu ondoren, aukera bat izan zuen eta handik gutxira Azkonak zutoinean jo zuen 61. minutuan. Lehoi emeek partida kontrolatzen jarraitzen zuten, eta pixkanaka pixkanaka goletik gertuago izateko egoerak sortzen. Morazak ez zuen bi aldiz pentsatu, eta bere jautiketa gogorra Dosseyren eskuineko zutoinaren ondotik igaro zen. Azkona jo ta ke ari zen. Kataluniarrek ez zuten ia jokorik egin eta arriskua jokaldi eskasetan egiten saiatu ziren. Damarisek, ezkerkada indartsu batez, langan dardara eragin zuen 82. minutuan. Neurketan ekin eta ekin ibili zen Espanyolen aurka, baina denbora amaitzen ari zen. Azken segundora arte saiatu ziren lehoi emeak, baina azken sailkatuaren aurka zelaian erakutsitako guztia ikusita sari eskasa delakoan gaude.

Berdindu arren, zuri-gorriek bolada onean jarraitzen dute, bost partida galdu barik kateatu dutelako. Orain bi asteko geldialdia dator, datorren martxoaren 18an Las Gaunasen jokatuko den Erregina Kopako finalaurrekoari ilusiorik handienarekin aurre egiteko.