Athletic Club - Atlético de Madrid Femenino
Jardunaldia 10
Liga F

Athletic Club - Atlético de Madrid Femenino

Athletic Club
Athletic Club
33
Atlético de Madrid Femenino
Atlético de Madrid Femenino
  • 41' Moraza
  • 84'95' Lucía García
  • Deyna C. 34'
  • Ludmila 51'
  • A. Sampedro 75'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Liderraren aurkako urrezko berdinketa

Lehoiek puntu bat lortu dute Atletico Madrilen aurkako norgehiagokan, partidako azken jokaldian 3-3ko berdinketa lortuz

undefined

Athleticek 3na berdindu du Atletico Madrilen aurka Lezaman, hotz eta euriz betetako goiz batean. Morazaren golak eta Lucia Garciaren bi golek puntu ona lortzea ahalbidetu die lehoie Atletico Madrilen aurka.

Partidako lehen minutuetan, aurkariek euren zelaian sartu dituzte lehoiak. Meseguerrek izan du lehen aukera, area barruan De la Navak harrapatu duenjaurtiketa batekin. Madrildarren arriskua Amanda eta Knaaken bi aukeretan ere iritsi da, ordu erdia bete baino lehen. Aurretik, Morazak buruz burukoa izan du Peryraudekin. 33. minutuan aurreratu da Atletico, Deynaren jautiketa bikainari esker. Athletic kontraerasoan saiatzen ari zen Lucia, Nekane eta Erikarekin. 41. minutuan lortu du saria, Morazak aurkariaren atzealdeko akats bat aprobetxatu du atsedenaldia baino lehen partida berdintzeko. Nazioarteko jokalariak denboraldi honetan sartu duen lehen gola.

Aldageletatik igaro ostean, zurigorriek aurretik jartzeko aukera paregabea izan dute. Lucia Garciak Erikari pase bikaina eman dio, baina Van Dongenek atepetik atera du. Handik gutxira, Liudmilak Deynaren erdiraketa on bat aprobetxatu du baloia buruarekin orrazteko, 51. minutuan Dani Gonzalezen taldearentzat 1-2koa eginez. Tony Duggan jaurtiketa gurutzatu batekin saiatu da, 66. minutuan. Lehoiek partidan sartuta jarraitzen zuten.

75. minutuan Amandak Bernaberen erdiraketa bat ezkerretik errematatu du bisitarien errenta handitzeko. Villacamparen taldearentzat kolpe latza izan da. Jone Ibañezek eta Yulema Corresek egindako jokaldi bikainaren ondoren baina, eta Luciak denboraldiko zazpigarren gola sinatu du 84. minutuan. Luciak zutoinarekin eta atezain frantziarrarekin egin du topo ondoren, berdinketa eta lehoien kemenaren saria izan zitekeenean. Andrea de la Navak, bikain jokatu du goiz osoan zehar, partidako puntuen borrokan berebizikoak izango ziren bi baloi gelditu ditu. Lucia Garciak, Erika Vazquezek botatako korner baten irteeran, partida berdindu du 94. minutuan.

Berdinketa garaipen zaporearekin, eta merezitako urrezko puntua. Lehoiek ez dute amore eman eta partidako azken jokaldian aurkitu dute saria.