Santa Teresa VS Athletic Club 2021-1-23 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
16. Jardunaldia

Santa Teresa2 : 2Athletic Club

Mellado40'
Istillart90'(b.a.)
Eunate23'
Lucía García75'
Laburpen bideoa
Estadioa
El Viejo Vivero
Herria
Badajoz
Data
23/01/2021
Ordua
12:00
Data eta ordua
2021-1-23 - 12:00

Beste amaiera krudel bat lehoientzat

Lehoiek, bere atean 90. minutuan sartutako golaren ondorioz, Badajozen ezin izan dituzte hiru puntuak eskuratu, Santa Teresa baino hobeak izan arren

2021ko urt. 23a

Athletic Clubek eta Santa Teresak jokatutako partida bina berdintuta bukatu zen (2-2). Azken jardunaldietan lehoien atzetik zorigaitzak dabilela ditudi: 90. minutuan Sophie Istillartek bere atean sartu du baloia. Eunatek markagailua zabaldu du lehen zatian eta Melladok berdinketaren gola lortu du atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, bi gol sartu zituen bere atean, Santa Teresarena lehenengo eta zuri-gorriena ondoren.

Extremadurako taldea hobeto hasi zen, langa jo zuen 10. minutuan. Pixkanaka, lehoiek erritmoa hartu zuten eta aurkaria bere zelaian sartu zuten. 22. minutuan Athleticen gola iritsi zen Eunateren bitartez: eskuinkada batekin Agirre gainditu zuen, Oihane Hernandezen eskuin hegaleko pasea baliatuta.

Zuri-gorriak ez ziren konformatu eta bigarren gola egin ahal izan zuten El Viveron. Ordu erdia betetakoan, Lehoiek aukera hirukoitza izan zuten, lehenengo Luciak, ondoren Eunatek berak  eta azkenean Ogizak buruz errematatu zuen. Santa Teresak berdinketa lortu zuen Melladoren urruneko jaurtiketa batekin.

Aldageletatik euriarekin eta haizearekin igaro ondoren, zuri-gorriei kosta egin zitzaien partidan nagusitzea, baina ez zuten aukerarik izan. Iturregik, orduan, aulkia mugitu zuen 70. minutuan, eta lehoiak partida estutzen hasi ziren. Monentek aldaratze bat harrapatu zuen area ertzean, eta Aguirre luzatzera behartu zuen. Handik gutxira, 75. minutuan, Luciak, korner batean, baloia ate aurrean jaurti zuen, eta Ayusok bere atean sareratu zuen.

Markagailuan 1-2koa sartuta, lehoiek, haize zakarra eta akats asko izan arren, sufritzen jakin izan zuten azken minutuetan. Hala ere, jokoaren 90. minutuan, aldaratze batean, Sophie Istillartek bere atean sartu zuen baloia. Iturregiren taldeak, nagusi izan arren, puntu bakarra ekarriko du Bilbora, zuri-gorrien aurkako norgehiagoketan lehen aldiz puntuak lortu dituen talde baten aurka.