Athletic Club VS RCD Espanyol 2021-2-7 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
19. Jardunaldia

Athletic Club3 : 0RCD Espanyol

Oguiza8'
Nekane23'
Oguiza29'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
07/02/2021
Ordua
12:00
Data eta ordua
2021-2-7 - 12:00

Garaipenaren bidera itzuli dira neskak

Lehoiek RCD Espanyol mendean hartu dute (3-0) lehen zatian Ogizaren bi golekin eta Nekaneren golarekin partida bideratu eta gero

2021ko ots. 7a

Lehoiak garaipenaren bidera itzuli dira Lezaman RCD Espanyoli 3-0 irabazita. Hamaika jardunaldi garaipena lortu batik egon ondoren, Iraia Iturregiren neskek garaipena lortu dute, eta Oguizak, titular gisa bigarren partida jarraian jokatuta, bi gol sartu ditu ere, golegile gisa estreinatuz. Nekanek denboraldiko bere lehen gola sartu zuen ere.

Neurketa kontrolpean eta txukun hasi zuten zuri-gorriek. Lasaitasun handiz, Iraia Iturregiren taldeak eraman zuen norgehiagokaren pisua. Aurreko egunetako sentsazio onak zelaian islatuta geratu ziren. 8. minutuan, Lezaman lehen partida jokatzen zuen Oguizak golegile gisa estreinatu zen ere. Durangoko erdilariak aldaratze bat harrapatu zuen korner baten ostean baloia sareetara bidaltzeko. Handik gutxira, Nekanek aukera argia izan zuen bere hanka onarekin jaurti ostean. Ezkerrak, ordea, beste aldaratze bat errematatu zuen, Monentek 23. minutuan egindako jaurtiketa gogor baten ondorioz, goizeko bigarrena sartzeko.

2-0ekoarekin, Iturregiren taldeak gora egin du, eta ordu erdia bete baino lehen, Oguizak buruz errematatu du korner baten irteeran. Erdilari gaztearen bigarrena. Oihane Hernandez, bat-bateko kontraerasoan, laugarrena egiteko zorian izan da, baina Quesadak kornerrera bidali du saiakera. RCD Espanyol aldea murrizten saiatu da Leticia Sevillaren bitartez, baina baloiak zutoinean jo du.

Aldageletatik igaro ostean, intentsitate handiagoarekin zelairatu da Casadoren taldea, baina aukeretan ez da zehaztu. Talde katalanak baloi-jabetza kendu zion talde zuri-gorriari eta Iturregik aulkia mugitu zuen partida azken ordu erdian sartu zenean. Nerea Nevado, zelaira sartu berria, ezker hegaletik saiatu zen. Kanpoko taldeak geldikako jokaldietan arriskua izan du, baina neurketa lehen zatian erabakita gelditu zen. Neskek garaipen handi batekin amaitu dute bolada txarrarekin.