
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2021-22
- Villarreal CF - Athletic Club
Villarreal CF - Athletic Club


- 93' Estefa
- Pinedo 61'
KokapenaCiudad Deportiva Miralcamp - Mini Estadi , Vila-real
Garaipenak ihes egin du luzapenean
Agindu duen baina erabakitzen jakin izan ez duen neurketan, Athletic Clubek bana berdindu du Villareal CF-ri egindako lehen bisitan

Villarrealeko Mini Estadiari egindako lehen bisitan, Athleticek 1-1 berdindu du, nahiz eta Villareal CF menderatzen jakin zuten eta gainera, partida erabakita uzteko aukera argiren bat izan zuten. Hala ere, talde horiak puntu preziatua lortu zuen partidako azken jokaldian. Clara Pinedo, bigarren taldeko jokalaria, izan zen bilbotarren golegilea.
Lehen minutuetan, ezer gutxi gertatu zen, Ane Azkonak aukerarik onena izan zuen 22. minutuan. Nafarroako jokalariak, ezkerrez, ezin izan zuen De Toro gainditu. Belenek, 38. minutuan, emozioa jarri zuen harmailetan gora joan zen jaurtiketa baten bidez. Atsedenaldia baino lehen, Quiñonesek, aurrez aurreko jokaldi batean, erreflexuak xahutu zituen Sheilaren aurka. Norgehiagoka markagailua ireki gabe iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zati zuri-gorria
Tere Moratok aukera bat izan zuen bigarren zatia ekin bezain laster, baina bere jaurtiketa sarearen albora joan zen. 61. minutuan, Clara Pinedo gazteak aurrea hartzea lortu eta Primera Iberdrolan golegile gisa estreinatu zen. Golaren aurretik Lucia Garcíak zutoinarekin topo egin zuen eta bigarren taldeko jokalariak sare barrura bultzatu zuen baloia aldaratzean. Athleticek abantaila txikia zuela jakinda ere, Villarreal CF-k ez zion aurpegia galdu partidari.
Iturregirenek errenta handitzen saiatu ziren eta Luciak, Pekeren sakoneko pasearen ondoren, De Tororen hankekin topo egin zuen 75.ean 0-2koa saihesteko. Partidaren kontrolarekin, zuri-gorriek ez zuten jabetza galtzen eta erlojuarekin jokatu zuten. Monforteren taldeak, aurkariaren area barruan bere burua gehiegi probatu gabe zeramanak, petrolioa atera zuen partidako azken jokaldian. Estefak Quiñones gainditu zuen 92.ean eta lehoiek ezin izan zuten garaipena lortu. Zapore mingotsa uzten duen puntu honen ostean, datorren larunbatean Athleticek Lezaman Valentzia CF hartuko du.
Hamaikakoan

Elena de Toro
Y. Giménez
Sheila
Nerea
F. Lara
Tere
Soldevila
Belén
Ainoa
Estefa
Lara Mata
Ordezkoak
T. Alonso
Olivia
Aixa Salvador
I. Miguélez
Cienfu
S. Medina
Pinel S.
Paralluelo
Zaïra
Bea Prades
Sara Bermell
Entrenatzaileak
Sara Monforte

Villarreal CF
Hamaikakoan
