
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2021-22
- Athletic Club - Valencia CF Femenino
Athletic Club - Valencia CF Femenino


- 45',54' Oguiza
- Asun 5',57'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Berdinketa Valencia CFren aurkako norgehiagoka parekatu batean
Iturregiren taldeak puntu bat lortu du Oguizak, zuri-gorrientzat, eta Asunek, valentziarrentzat, bina gol lortu dituzten partidan

Berdinketa gaur Lezaman jokatutako 26. jardunaldiko partidan. Valencia CF 5. minutuan aurreratu da eta Oguizak banakoa lortu du atsedenaldiaren atarian. Bigarren zatian, Oguizak, berriz, talde zuri-gorria aurreratu du bere bigarrena sartuz. Asunek berdinketa lortu du minutu batzuk geroago, horrela bere bigarren gola eginez.
Lehen zatia bukatzear zegoen Athleticek bere lehen gola sartu duenean. Gaur sartutako golei esker, Oguiza ligan estreinatu da aurten. Lehendabizi, buruz bikain sartu du bere lehena Nekanek area barruan jarritako erdiraketaren ostean. Valencia CF bosgarren minutuan aurreratu da Asunen bitartez eta Oguizaren golak berdinketa lortzeko balio izan du. Hain azkar gola jaso ondoren, Iturregiren taldeak denbora eta aukerak izan ditu berdinketaren gola aurretik egiteko. Lucia Garciak eta Azkonak izan dituzte abagunerik argienak. Enithek berdinketa ekidin du ’16’ zenbakiaren burukada indartsu baten ostean, baina Andrea Estebanen neskek, Salmirekin lehenengo eta Jansenek urrutitik egindako jaurtiketa batekin geroago, min gehiago egiteko aukera izan dute ere.
Bigarren zati parekatua
Lehen zatiaren azken minutuan lortutako berdinketaren zapore onarekin, zuri-gorriak gogotsu atera dira berdegunera. Txingorrak eta giro izoztuak eguzkiari utzi dio lekua eta, horrekin batera, Athleticen bigarren gola iritsi da. Oguizak bere bigarren gola sartu du, buruz baita. Protagonista berdinak izan ditu eta jokaldia ia bera izan da: Nekaneren erdiraketa bikaina durangarrak buruz sareetara bidali du. 55. minutuan lortutako gol honekin lehoiak aurreratu egin dira. Baina pozak gutxi iraun du eta Asunek, 57. minutuan, lehia berdindu du.
Norgehiagoka orekan sartu da eta bi taldeak gola egiten saiatu dira. 74. minutuan, Lucia Garciak kontraeraso bikain bat baliatu ondoren, izan du lehoien hirugarren gola egiteko aukera, baina Enithek ekidin du. Bederatzi hilabeteko lesioaren ondoren, Monente partida ofizialean itzuli da zelaietara. Albiste oso pozgarria. Azken txanpan, Iturregiren neskak beste martxa bat sartzen saiatu dira. Lehoiak, hirugarrena sartzetik hurbil zeuden. Luzapenean, geldikako beste jokaldi batean, baloia zutoinera joan da eta Iraia Iturregik txartel gorria ikusi du. Azkonak azken aukera izan du korner batean, baina neurketa berdinketarekin bukatu da.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Iraia Iturregi

Valencia CF Femenino
Hamaikakoan
