Athletic Club VS Real Madrid 2022-10-2 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
04. Jardunaldia

Athletic Club0 : 3Real Madrid

Nahikari29'
Athenea40'
Weir95'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
02/10/2022
Ordua
18:00
Data eta ordua
2022-10-2 - 18:00

Athleticek Real Madrid CFren aurka galdu du

Zuri-gorriek bi gol jaso zituzten lehen zatian eta madrildarrak nagusi izan ziren neurketa osoan zehar

2022ko urr. 2a

Athletic Clubek 0-3 galdu zuen Real Madriden aurka Liga F-ko 4. jardunaldian. Lezamako harmailak beteta egon ziren eta klubeko aitzindariei omenaldia egin zitzaien. Ane Elexpuruk debuta egin zuen titular gisa, duela bi aste Jone Amezaga ere hasieratik atera ondoren.

Lehen zatiak ez zuen historia handirik izan, eta Nahikariren bitartez aurreratu zen talde zuria, ordu erdia betetzeko zorian atzelari zuri-gorriek egindako akatsa aprobetxatuz. Marta Unzuek, erantzun gisa, aukerarik onena izan zuen, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan zen. Atsedenaldiaren aurretik Real Madridek bere errenta handitu zuen Athenearen golari esker. 2-0ekoa zartakoa izan zen, baina lehoiak ez ziren zimurtu.

Ausarta izan zen Iturregiren taldea bigarren zatian. Eunatek, baloi geldituan eta ezkerrez, lehen abisua eman zien Torilen neskei. Lezamak etengabe animatzen zituen bere jokalariak. Madrildarrak partida eta abantaila kontrolatzera mugatu ziren, denbora pasatzen utziz. Azkonak markagailua irekitzeko aukera izan zuen kontraeraso bikain batean, baina Misa seguru atera zen atepetik. Sara Ortegak ere, lurrera botata eta luzapenean, gertu izan zuen gola. Hala ere, Caroline Weirrek hirugarrena egitea lortu zuen norgehiagoka amaitzear zegoela. Zalantzarik gabe, Lezamako zaleek arratsaldeko notarik onena lortu zuten.