Athletic Club - UD Tenerife
Jardunaldia 28
Liga F

Athletic Club - UD Tenerife

Athletic Club
Athletic Club
41
UD Tenerife
UD Tenerife
  • 12' ,66' Mariana
  • 60' P. Zugasti
  • 79' Pinedo
  • Ainhoa 90'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Gol festa Lezamari agur esateko

Athleticek 4-1 irabazi dio UDCA Teneriferi kanariarrak kontraerasoan gaindituz

2023/24 denboraldian Lezaman jokatutako azken norgehiagokan garaipen sendoa lortu zuen Athleticek. Lehoiek UDCA Tenerife gainditu zuten eta ez zioten esta aukerarik eman. Talde zuri-gorriak etxean galdu gabe jarraitzen du bigarren itzulian.

UDCA Tenerifek bi abagune izan ditu, baina Mariana Cerrok ireki du markagailua 12. minutuan. Kapitainak Aline gainditu du, area ertzean aldaratze bat jaso eta ezkerreko zutoinera jaurtiketa bortitza bidali ondoren. Azkenaldian baja garrantzitsuak izan dituen uharteetako taldeak erreakzioa bilatu nahi izan du. Hala ere, Athletic nagusi izan da eta aurkariari min gehiago egin ahal izanaren sentsazioarekin joan da aldageletara.