Levante LP - Athletic Club
Jardunaldia 3
Liga F

Levante LP - Athletic Club

Levante LP
Levante LP
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 16' J. Martínez
  • 60' C. Baudet (p.)
  • Landaluze 22'

KokapenaMunicipal Les Planes , Sant Joan Despí

Porrot estua Bartzelonan

Athleticek 2-1ko emaitzarekin galdu du Levante Las Planasen aurka nahiz eta azken txanpan berdinketa gertu izan

Hirugarren jardunaldiko partidak porrota ekarri zuen zuri-gorrientzat. Erritmo eta aukera handiko neurketa batean, etxeko taldeak hiru puntuak eskuratu zituen, nahiz eta Athletic Clubek aukera onak izan Bilbora bueltatzeko emaitza hobeago batekin. Landaluzek egin zuen denboraldiko lehen gola, estrategia jokaldi batean.

Lehoiek ondo hasi zuten partida, ondo moldatu ziren norgehiagokara eta baloia nahi zuten, baina Levante Las Planas ez zen atzean geratu. Jessica Martinez izan zen Bartzelonakoentzat markagailua ireki zuena, bisitaerien arean sendotasuna falta izan zen korner batean. 16. minutua zen, baina erantzuna ia berehalakoa izan zen David Aznarrek zuzendutako jokalarien aldetik. Estrategia jokaldi baten ostean Landaluzek denboraldiko lehen gola egin zuen. Berdinketarekin bi taldeek indarrak orekatu zituzten. Aranak buruz saiatu zen Nay Caceresen aurrean. Irinak, aldiz, iskin egin eta jaurtiketa bortitz baten bitartez, lehen zatiko azken abagunea izan zuen.

Bigarren zatia aukera onekin hasi zen. Jessica eta Baudet kataluniarrak berriro aurreratzeko zorian egon ziren, eta Azkona, bere aldetik, bigarren goletik gertu egon zen. 59. minutuan jokaldi polemikoa etorri zen. Epaileak, akats baten ondorioz, esku bat ikusi zuen area barruan, saihetsean eman zion Landaluzeren jokaldi batean. Baudetek penaltia gol bihurtu zuen Quiñones gaindituz. Jarraian, Nahikarik, atezaina aurreratua ikusiz, bere eskuineko botan 2-2koa izan zuen, baina venezuelarrak gelditu eder bat egin zuen baloia barrura sartzen ari zenean.
Norgehiagokaren azken txanpan, erasoan etengabe, Sanadrik, Pinedoren jokaldi bikain baten ondoren, berdinketa gertu izan zuen 87.ean eta azken segundoan Zubieta balantza orekatzetik gertu egon zen area ertzetik egindako jaurtiketa indartsu batekin. Ez zen posible izan, baina ez da denbora askorik egongo Granada CF-ren kontrako neurketa ez den beste ezertan pentsatzeko. Lehoiek etxean jokatuko dute denboraldiko lehen partida asteazken honetan, 18:00etan, Lezaman.