Athletic Club - Sporting Huelva
Jardunaldia 4
Liga F

Athletic Club - Sporting Huelva

Athletic Club
Athletic Club
30
Sporting Huelva
Sporting Huelva
  • 15' Sanadri
  • 46' S. Ortega
  • 90' Nahikari

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athletic, Lezaman indartsu

Bigarren garaipena jarraian lortu dute lehoiek etxean, Sanadri, Sara Ortega eta Nahikariren golei esker

Athleticek bigarren garaipena jarraian lortu du Liga F-n Sporting Huelvari 3-0 irabazita. Sanadri, Sara Ortega eta Nahikari izan dira golegileak. Bi garaipen etxean jokatutako neurketetan eta biak atea hutsean. Itxura ona.

David Aznarren jokalariak erabakita irten ziren partidara agintea hartzera eta laster Clara Pinedok lehen aukera paregabea izan zuen. Mersnikek kornerrera bidali zuen erdilariaren burukada Elexpururen erdiraketaren ostean. 

Handik gutxira, 15 minutura, Sanadrik lehen gola sartu zuen kamiseta zuri-gorriarekin, Pinedoren pase bati etekina atera eta gero. 

Orduan jokoa fase lasaiago batean sartu zen eta lehoiek Sanadri berak gora bidalitako jaurtiketa batekin eta Zubietak egindako jaurtiketa ez zuzen batekin mehatxatu zuten. 

Nanclaresek arratsalde lasaia eman zuen atean, baina errenta handitu beharra zegoen. Bigarren zatiari ekin bezain laster Sara Ortega izan zen aurkariaren atezaina ezustean harrapatu zuena, 2-0ekoa zentrotxut batekin markagailuan jarriz. Nahikari abantaila handitzetik gertu egon zen hurrengo jokaldian. Partida hilzorian zegoenean, Real Madrideko jokalari ohiak magiaz amaitu zuen jokaldia eskuinarekin Elexpururen erdiraketa eder baten ostean. Lehen gola lehoi gisa, Sanadrirekin batera, eta lehen minutuak ere bai Garazi Facilarentzat.