Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 6
Liga F

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
21
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 45' Azkona
  • 84' J. Amezaga
  • N. Eizagirre 41'

KokapenaLezama 2 , Lezama

2.925 pertsona

Lehoiek mendean hartu dute Reala Lezaman

Derbi zirraragarri batean, harmailak beteta, Azkonaren eta Amezagaren golek Eizagirreren hasierako gola iraultzeko balio izan dute

Athleticek derbi ederra irabazi du Lezaman. Sarrerak agortu dira eta 3.000 lagunek bertatik bertara gozatu dute Realaren aurkako norgehiagoka zirraragarrian. Azkonak lehen zatian eta Amezagak bigarren zatian sartutako golek Eizagirreren hasierako gola eta markagailua iraultzeko balio izan dute. Garaipen berri honekin, David Aznarren taldeak menderaezin jarraitzen du etxean eta sailkapenean gora doa. 

Lehen zatian zuri-gorriak nagusi izan dira eta Nahikarik 20. minutuan izan du aukerarik onena, baina bere jaurtiketa gutxigatik joan da kanpora. Amaiaurrek trantsizio azkar batean erantzun du, baina Landaluzek, bikain, arriskua eten eta urrundu du. Nerea Eizagirrek, ordea, ez du barkatu eta aurretik jarri ditu donostiarrak 40. minutuan. Zuri-gorrien erantzuna berehalakoa izan da. Azkonak Marianak bikain erdiratutako baloia buruz errematatu eta sarera bidali du baloia. Atsedenaldiaren iristear zela berdindu du lehia.

Norgehiagoka bizia zen, irekia, eta harmailetan etengabe ari ziren gozatzen. Amezaga izan da, berdegunean sartu berritan eta iazko derbian egin bezala, Azkonaren pase ona aprobetxatuta Leteren atea gainditu duena. 84. minutuan.

Azken txistua iritsi da, eta harekin batera zuri-gorriek merezitako garaipena. Zaleekin batera sailkapenean hazten jarraitzeko partida.