Real Betis Féminas - Athletic Club
Jardunaldia 7
Liga F

Real Betis Féminas - Athletic Club

Real Betis Féminas
Real Betis Féminas
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 63' Gema

KokapenaCiudad Deportiva Luis del Sol , Sevilla

Lehoiak esku-hutsik itzuli dira Sevillatik

Atearen aurrean asmatze ezak eta Vizoso bikain batek Athletic porrotera kondenatu dute Real Betis aurkako partidan (1-0)

Saiatu arren, ezinezkoa izan da. Etxetik kanpo egindako ahaleginak ez dira nahikoak izan hiru puntuak Bilbora ekartzeko, eta hori talde zuri-gorriak neurketa menderatzeko aukera ugari izan dituela, batez ere bigarren zatian. 

Lehen zatia erritmo bizikoa eta bi taldeentzako abagune askokoa izan da, baina gol-aukera argienak David Aznarrek zuzentzen duen taldeak izan ditu. Teknikari zuri-gorriak, 10. minutua iritsi baino lehen, Sara Ortega jokalari gaztea zelaian sartu behar izan du min hartu duen Marianaren ordez. Hain zuzen ere, erasotzaile gazteak aukera ona izan du berdegunean sartu eta gutxira. Neurketa Athleticena zen, Elexpuruk erabaki onak hartu ditu erasoan eta baloi onak jarri dizkie Azkona eta Nahikariri, gaurko erasoko bi jokalari erreferenteei. Horietako jokaldi batean, Pinedok izan du aukerarik argiena, baina buruz egindako errematea etxeko taldeko atzelariak gol-marra bertatik aldendu du. Real Betisek ere bere saiakera izan ditu, baina Mariasun Quiñonesek ondo erantzun die arrisku bakoitzei.

Abagune gehiago bigarren zatian

Erasokor hasi du bigarren zatia Athleticek. Pinedoren bidalketa baliatuta, Nahikarik, buruz, lehoiak markagailuan aurretik jartzeko beta izan du, baina etxekoen atezainak erantzun ona eman eta gola ekidin du. Armengolek 61. minutuan erantzuna eman dio Athleticen saiakerari, baina golak ez ziren inorentzat iristen. Ordea, atzealdeko huts batek, Gemak jaurtiketa zorrotza gauzatzea eragin eta garaipenaren gola egin du talde andaluziarrarentzat.

Jasotako golaren ondoren, markagailua irauli nahian, Aznarrek aulkia mugitu du. Jokalari berriekin soropilean, lehoiak Real Betisen areara hurbildu dira. Aurrera egin nahian, talde zuri-gorriak atzealdean espazioak handitu ditu eta kontraeraso batean, Real Betiseko jokalaria den Carolek neurketa erabakita uzteko aukera izan du. Azkar jazo zen zuri-gorrien erantzuna; izan ere, Zugastik berdinketa egiteko zorian izan da, baina ez da modurik izan gaur CD Luis del Sol zelaian gola egiteko.

Bilbora merezitako puntua eramateko ahaleginean, azken minutuan eta harmailetan gola ospatzen hasiak zirenean, Vizoso atezainak Zubietaren jaurtiketa indartsua gelditu eta hiru puntuak Sevillako hirian mantendu ditu. Gauzak horrela, denboraldi honetako lehoien bisitari-madarikazioa luzatu egin da.