Valencia CF Femenino - Athletic Club
Jardunaldia 9
Liga F

Valencia CF Femenino - Athletic Club

Valencia CF Femenino
Valencia CF Femenino
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 68' Pauleta
  • Pinedo (p.) 43'
  • P. Zugasti 86'

KokapenaAntonio Puchades , Paterna

Garaipen sufritua Valencia CF-ren aurka

Athleticek lehen hiru puntuak lortu ditu Lezamatik urrun, Pinedok eta Zugastik sartutako golekin

Lan asko egin ostean, iritsi da Athleticek etxetik kanpo denboraldi honetan erdietsi duen lehen garaipena. Lehoiek 1-2 irabazi diote Valencia CF taldeari, ikuslearentzako lehia zirraragarria izan den norgehiagokan. Partida bizia izan da, non bi taldeak oso parekatuak izan diren 90 minutuetan zehar. Pinedo penalti puntutik eta Zugasti, lehoi bezala bere lehen gola sartu zuena, izan ziren zuri-gorrien tantoen egileak.

Berdintasuna izan da nagusi lehen zatian, non Zubietak urruneko jaurtiketa batekin eta Maddik burukada batekin Athleticentzat aukerarik onenak izan dituzten. Ainhoak, Valencia CF taldearentzat, abagune onena izan du. Ordea, lehen zatian, markagailuan aurrea hartu duen taldea zuri-gorria izan da Pinedok 11 metrotik sartutako golaren ondorioz. 

Bigarren zatia, ikusgarria.

Athletic markagailuak adierazten zuen abantaila handitzeko asmoz zelairatu da, eta Azkonak zein Sanadrik bigarren gola egitea hurbil izan dute. Hala ere, etxeko taldeak, berdinketaren bila, aukera bikoitza izan du, Anita Marcosen eta Marina Martiren bi jaurtiketaren bitartez. Lehena zutoina miazkatzen kanpora joan da, eta bigarrenaren saiakera Nanclares atezainak gelditu du. Valentziako taldea golaren bila jarraitu eta saria aurkitu du Pauletaren jaurtiketak sarea aurkitu ostean. Etxekoen golak hegalak eman dizkio Valencia CF talderi eta nuerketan agintzen hasi da.

David Aznarrek aldaketa guztiak agortu ditu eta, hain zuzen ere, ordezkoen aulkitik iritsi da garaipenaren gola. Aranak sakonean bidali dio baloia Zugastiri eta nafarrak, bi aldiz pentsatu gabe, Enith Salón atezaina gainditu du. Egun berezia aurrelariarentzat, lehen gola erdietsi baitu Liga F-n eta baita talde zuri-gorriarekin ere. Une hartatik aurrera, taldeak sufritzen jakin du eta norgehiagokak iraun dituen 96 minutuak ondo defendatu du denboraldi honetako etxetik kanpo lortutako lehen garaipena biribiltzeko. Hitzordu zorrotza, heldutasun handiarekin aurrera atera dena.