Athletic Club - Levante UD
Jardunaldia 11
Liga F

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
10
Levante UD
Levante UD
  • 54' Azkona

KokapenaLezama 2 , Lezama

Athleticen garaipena neurketarik galdu ez zuen Levanteren aurka

Lehoiek mendean hartu zuten Lezaman galdu arte porrota ezagutu ez zuen taldea, Ane Azkonaren gol bikainarekin eta talde-lan izugarriarekin

Ospe handiko garaipena lortu zuen Athleticek Liga F-ko 11. jardunaldian David Aznarren taldeak hiru puntu lortu zituen Levante UD mendean hartuta, ordura arte sailkapeneko bigarren postuan zegoen taldea, aurten porrotik izan gabe. Energia, elkartasuna, kalitatea... zurigorriek arma guztiak erabili zituzten berdegunean nagusitzeko. 

Ligako bi historikoren arteko lehen zati entretenigarria. Bi taldeek aukera ezberdinak izan zituzten. Ortegak, Nahikarik eta Zubietak, aukerarik onenak markagailua irekitzeko. Maddi Torrek atepean saihestu zuen Alba Redondoren gola. Granotarrek arazoak eman zizkioten Athletici, baina lehoiak ez ziren atzean geratu eta aurre egin zioten.

Athleticen aldeko antzazko penalti batek ireki zuen bigarren zatia eta 54. minutuan eromena piztu zen Lezaman. Talde-jokaldi baten ostean, xehetasun teknikoz betea, Ane Azkona lehen zutoinera iritsi zen Holgrem gainditzeko Nevadoren asistentziaren ondoren. Athleticek gora egin zuen eta markagailuan aurrea hartu ondoren, Levante estutu zuen. Lehoiek errenta handitzeko aukerak izan zituzten.

Lezamako harmailek eta defentsako maila bikainak azken txanpan ahalbidetu zuten lehoien garaipena. Levantek zuri-gorriak bere zelaian sartu zituen eta tentsioa handitzen joan zen. Azkenean Valentziako taldea berdintzeko aukera izan zuen, baina defentsa eta Nanclares ederto ibili ziren amaierara arte. Urrezko hiru puntu zaleekin batera eta urte amaiera ezin hobea etxean. Egun ahaztezina.