
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2023-24
- Real Sociedad - Athletic Club
Real Sociedad - Athletic Club


- 30' N. Eizagirre
- 37' Jensen
- Mariana 13'
- Azkona 19',80'
- Arana 48'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Athletic Realari gailendu zaio EH Kopako finalean
Zuri-gorriek 2-4 irabazi diete txuriurdinei Lezaman jokatutako partida zirraragarrian

Athletic Clubek EH Kopa eskuratu du bi urteren ondoren. David Aznarrek zuzentzen duen taldea 2-4 nagusitu da zuri-gorriek bisitari gisa jokatu duten partidan. Azkonaren gol bikoitzak, eta Mariana eta Aranaren golek gauzatu dute lehoien garaipena EH Kopako finalean.
Derbiko lehen zatia oso bizia izan da; hain zuzen ere, Lezamara hurbildu direnek lehen berrrogeita bost minutuetan bost gol ikusteko aukera izan dute. Marianak aukera paregabea izan du hasi eta minutu gutxira, eta izan duen bigarren abagunean Letek defendatu duen atea birrindu du. Markagailua mugitu zen eta Azkonak Aranaren erdiraketa ona baliatu du Reala bigarren aldiz gainditzeko. Aldeko 0-2koarekin, lehoiek baloia izan dute, baita errenta handitzeko aukera ere, baina Reala izan da lehia berdintzea lortu duena Eizagirreren eta Jensenen golekin. Neurketa aldageletara berdinketarekin joango zela zirudienean, Paula Aranak Athletic aurretik jartzeko eta hirugarren gola egiteko gola sartu zuen.
Atsedenaldiaren ostean eta 2-3ko emaitzarekin, donostiarrak eroso sentitzen hasi dira aurkariaren zelaian. Nora Sarriegik, 78. minutuan, eta Lorenak ere beste jaurtiketa bikain batekin, bigarren zatian zelairatu den Quiñones jarri dute proban. Aldiz, talde zuri-gorriak egin du neurketako azken gola. Letek kontrol batean egindako akatsa Azkonak 81. minutuan baliatu du talde bilbotarraren laugarren gola egin eta finala erabakita uzteko.
Gauzak horrela, lehoiek denboraldiaurreko azken garaipena lortu dute, eta prest daude datorren larunbatean, Lezaman, Granada CF taldea hartzeko, Liga F-ko lehen jardunaldian.
Hamaikakoan

Lete
Tejada
Apari
I. Arnaiz
Amaiur
Andreia
Franssi
N. Eizagirre
Izarne
Jensen
Emma
Ordezkoak
O. Santana
Vanegas
Etxezarreta
Mirari
Lorena
Viles
Sarriegi
Entrenatzaileak
Natalia Arroyo

Real Sociedad
Hamaikakoan

Lete
Tejada
Apari
I. Arnaiz
Amaiur
Andreia
Franssi
N. Eizagirre
Izarne
Jensen
Emma
Ordezkoak
O. Santana
Vanegas
Etxezarreta
Mirari
Lorena
Viles
Sarriegi
Entrenatzaileak
Natalia Arroyo

Athletic Club
Hamaikakoan
