Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 3.
Kopa

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
14
Athletic Club
Athletic Club
  • 52' Naima
  • Nahikari 11'
  • Pinedo 64'
  • J. Amezaga 77'
  • Elexpuru 90'

KokapenaNuevo Los Cármenes , Granada

Athleticek Los Carmenesen jokatutako kanporaketa gainditu du (1-4)

Talde zuri-gorriak Granada CF taldea era ikusgarrian mendean hartu du etxetik kanpo erdietsitako denboraldiko lehen garaipena eskuratzeko

Athletic Kopako final-zortzirenetan izango da Granadan etxeko taldearen aurka lortutako garaipenaren ondoren, Lezamatik urrun lortzen duten denboraldiko lehena. Los Carmenesek Kopako hirugarren kanporaketako partida jaso du eta lehoien nagusitasunak, batez ere lehen zatian, hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko eta igandean Lezaman Madril CFFren aurka jokatutako partidarako bultzadaz betetzeko ahalbidetu du. Nahikarik sartu du lehen zatian, eta Amezagak, Pinedok eta Elexpuruk bigarrenean.

Astigarrako aurrelaria goiz agertu da norgehiagokan 10. minutuan buruz gola eginez. Areako killerrak taldeak lehen zatian nahierara jokatzea bultzatu duen gola amorruarekin ospatu du. Lehen mailako zelaia egoera ezin hobean aurkitzen zen futbolean jokatzeko eta David Aznarren irizpideak aurrera eramateko. Gauzak horrela, lehoiek lehen zatian gol bat baino gehiago egiteko abaguneak izan dituzte. Athleticen nagusitasuna nabarmena izan da.

Hala ere, bigarren zatiak lehenarekin alderatuta ez du zerikusirik izan, eta lehoientzat lasaigarria izatetik urrun egon da. 51. minutuan, Naimak jaurtiketa jaurtiketa bikaina gauzatu kanporaketa orekatzeko. Hain zuzen ere, Athleticek gehien sufritu duen minutuetan, Esther aurrelariak ere 2-1ekoa oso gertu izan du, baina Quiñones atezaina bikain aritu da bigarren gola sahiesteko. Erantzuna, aldiz, azkar iritsi da. Taldeko jokaldi on baten ostean, Sara Ortegak bigarren gola egiteko zorian izan da, eta hurrengo jokaladian, 64. minutuan, Clara Pinedok lehoien bigarren gola egin du. Erdilari gaztearen jaurtiketa, zuzen-zuzenean, etxeko taldearen sarea birrindu du.

Gol bakarreko aldearekin, interesgarria eta bizia jarraitu du izaten bigarren zatiak. Baina Jone Amezagak ez zuen sorpresa gehiagorik nahi. Sakoneko pase bat baliatuta, harrobiko jokalariak lasaitasunaren gola egin eta kanporaketa bideratu du. Eta hori gutxi balitz, neurketa bideratuta zegoenean, Ane Elexpuruk laugarren eta azken gola egin du, bere lehena Athleticeko kamisetarekin. Azkenean, gau biribila bilakatu da; izan ere, garaipena eta gol festaz gain, Bibiane Schulze jokalariak 20 minutu jokatzeko aukera izan du, ikasturte honetan jokatu dituen lehenak.

Orain, Kopa ahaztea eta txapelketa erregularrean zentratzea dagokio taldeari, atseden hartu eta Madril CFFren etorrerarako ahalik eta azkarren prestatzea. Igande honetan, Liga F-a Lezamara itzuliko da.