
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- UD Tenerife - Athletic Club
UD Tenerife - Athletic Club


- 24' Monday G.
- 44' Richard
- Elexpuru 5'
KokapenaCampo de Fútbol de Adeje , Adeje
Lehoiei partida irauli diete Tenerifen
Athleticen porrot estua Adejen, Ane Elexpururen golari esker lehen minutuetan aurrea hartu ostean

Gauzek ez dute zertan hasten diren bezala amaitu, eta Athleticek hala sentitu zuen Tenerifera egindako bisitan. Bilbotarrak laster aurreratu ziren Elexpururen golarekin, baina UDCA Tenerifek zortzigarren jardunaldiko partida lehen zatian nola irauli zuen ikusi zuten. Neurketa 2-1ko emaitzarekin bukatu zen Costa Adejen.
Elexpuruk Athletic aurretik jarri zuen 4. minutuan ezkerrez egindako jaurtiketa batekin. Bilbotarraren lehen gola Liga F txapelketan. Lehoiek ondo hasi zuten norgehiagoka, baloia lasaitasunez mugituz, UDCA partidan sartu zen arte. Mondayren burukadak Aleksandraren erdiraketari berdinketa erdietsi zuen. Nigeriarra, Kanariarren pitxitxia, benetako buruhaustea izan zen zuri-gorrientzat. Atsedenaldiaren atarian, Nina Richardek baloi bat harrapatu zuen area txikian eta etxekoak abantailarekin joan ziren aldagelara.
Bigarren zatian neurketaren maila igo zen, golik izan ez bazen ere. Tentsioa areagotu egin zen eta bi taldeak begirunerik gabe joan ziren hiru puntuen bila. Etxekoak norgehiagoka erabakita uzteko eta Athletic Adejetik punturen bat lortzen saiatzeko. Noelia Ramosek geldiketa ona egin zuen Nahikariren saiakera batean eta, hurrengo jokaldian, Tenerifek Maddiren errematea gol marratik urrundu zuen. "Gerlariek" hainbat abagune izan zituzten. Piscok baloia zutoinera bidali zuen eta ondoren Castelló eta Blomek gertu izan zuten 3-1ekoa. David Aznarrek aldaketak egin zituen orduan. Uhartekoek bazekiten ez zutela partida irabazita eta Athleticek dena eman zuen amaierara arte. Jone Amezagak, berdinketa lortzeko beste aukera on bat izan zuen, baina bere jaurtiketa ahula izan zen Ramosen eskuetara. Kanariarrek, defentsan sendo, jardunaldiko hiru puntuak lotu zituzten. Athleticek, bestalde, Lezaman jokatuko du Betisen aurka datorren igandean. Lanean jarraitu behar da.
Hamaikakoan

Noelia Ramos
Cinta R.
Moreno
Koko Ange
Richard
Aleksandra
S. Castelló
Clau Blanco
Monday G.
Patri Gavira
Pisco
Ordezkoak
Cheza
A. Marrero
Babajide
Blom
Bicho
Mari José
B. Beltrán
S. Ouzraoui
Estella
L. Méndez
Entrenatzaileak
Eder Maestre

UD Tenerife
Hamaikakoan
