
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Valencia CF Femenino - Athletic Club
Valencia CF Femenino - Athletic Club


- Vilariño 60'
KokapenaAntonio Puchades , Paterna
Garaipen sufritua Valencia CF-ren aurka
Zuri-gorriek 0-1 gainditu dute Valentzia CF-ren aurka, Liga F-ko azken sailkatua, defentsan egindako lanari esker

Athleticek talde lehiakorra eta anbizio handikoa izaten jarraitzen du. Bere partidarik onena izan ez bada ere, hiru puntu atera ditu historikoki azken urteetan mesede egin dien zelai batean. Garaipenak asko adierazten du talde gazte honen ofizio eta gaitasunaz. Vilariñok Antonio Puchadesen, 59. minutuan sartutako golari esker.
Zuri-gorri taldeak ondo moldatu da lehen zatian, baina abagunean sortzea kostatu egin zaio. Elexpuru behin baino gehiagotan iritsi da areara, baina ez du errematatzailerik aurkitu. Borrokatutako lehen denbora izan da. non Marta Carrok buruz gola egitetik gerutu egon da, baina Maddi Torrek, ekidin du markagailua hutsean manteduz. Vilariñok eta Clara Pinedok, aukerak izan dituzte. Azken honek gol olinpiko batekin, lehoiak animatuz aldageletara zihoazenean.
Lehen zatia nahiko laua izan da, baina bigarren zatian aukerak bata bestearen atzetik etorri dira eta partida biziagoa bihurtu da. Tamarit, jaurtiketa bikain batekin, Adriana Nanclaresen trebezia probatu du, eta Zubietak, antzeko jaurtiketa batekin, Canales hegarazi du. Norgehiagokako puntu horretan, Clara Pinedok, 59 "-an, jaurtitako falta arriskutsu batean, Maitane Vilariñok gola sartu du. Horrela, Clara eta Nahikarirekin batera jarri da taldeko pitxitxi gisa hiru golekin.
Golaz geroztik, Athleticek ez du ia bere burua aurkariaren arean ikusi. David Aznarren neskek ederki irakurri dute partida eta emaitza defendatu dute Valentzia CF bezalako aurkari baten aurrean. Athleticek garaipen bat lortu du bigarren itzuli honetan eta zuri-gorriek Txapeldunen Ligako ateak ukitzen daude. Une bikainari jarraipena eman nahi diote. Datorren igandean SD Eibar hartuko dute Lezaman 12:00etan.
Hamaikakoan

Canales
Tamarit
M. Carro
Florentino
M. Martí
Ainhoa
Aida
Yasmin
Browne
Hanane
Marques
Ordezkoak
Candela
Simon
Hagg
Ali
Emma
San Nicolás
Esther
Nigito
Entrenatzaileak
Cristian Toro

Valencia CF Femenino
Hamaikakoan
