FC Levante Badalona - Athletic Club
Jardunaldia 23
Liga F

FC Levante Badalona - Athletic Club

FC Levante Badalona
FC Levante Badalona
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Oguiza 73'

KokapenaEstadi Municipal , Badalona

Oguizak Athletic berpiztu du Badalonan

Durangarraren golak etxetik kanpo lortutako seigarren garaipena jarraian eman die lehoiei

FC Levante Badalonak barkatu eta ordaindu egin zuen. Athleticek Estadi Municipal de Badalonara egindako lehen bisitan irabazi zuen Irene Oguizak 73. minutuan sarutako golari esker. Lehen zatian kataluniarrak nagusi izan ziren eta bigarrenean aldaketek freskotasuna eman zioten aurten etxetik kanpo dena irabazi duen taldeari.

Athletic ez zen ondo atera neurketari aurre egitera. Atzean hondoratuegi, zuri-gorriek Levante Badalonaren etengabeko erasoak pairatzen ari ziren. Nabaria zen Athletic sufritzen ari zela berdegunera egokitzeko orduan eta kataluniarrek aukera asko izan zituzten. Nanclares sendo zegoela, etxekoek lehenengo gola gertu izan zuten eta erdiraketa bat langara bidali zuten. Elena Julvek eta Llompartek arazoak sortu zizkieten lehoiei, eta Chebbakek, neurketa kontrolpean zeukan bitartean, Athleticeko atezaina geldiketa on bat egitera behartu zuen. Baninik gauza bera egin zuen eta Vilariñok, min hartutako Zubietaren ordez sartutakoak, sakontasuna eman eta area ingurura iritsi zen Sara Ortegaren abagune bat ahalbidetzeko. Aurrelariak huts egin zuen lehoiek aurkaria ezustean harrapatu zuten lehen aldian.

Gidoia ez zen gehiegi aldatu bigarren zatian. Bai, ordea, Irene Oguiza eta gainerako ordezkoak Estadi Municipal zelaian sartu zirenean. Gainera, ordutik Leire Bañosek hobeto kontrolatu ahal izan du jokoa eta Athletic kataluniarren areara hurbiltzen hasi da.
Horrela, 73. minutuan Ane Azkona Vilariñoren etorreraren zain geratu zen, honek erritmo aldaketa batekin aurkaria atzean utzi, erdiratu eta Irene Oguizak Valenzuela gainditu zuen. Kapitainak, indartsu penalti puntuan, bolea batekin eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan. Handik gutxira, Facilak erdiraketa bikaina egin zuen bigarren zutoinera, non Vilariño ginga jartzeko prest zegoen, baina jokalari nafarra ez zen gutxigatik iritsi.

Azken txanpan tensioa nabaritzen zen Athleticek ofizioa erakutsi zuen eta azkenean beste hiru puntu eraman zituen Bilbora. Seigarren garaipena jarraian etxetik kanpo edo, bestela esanda, lehoiek Lezamatik urrun jokatutako partida guztiak irabazi dituzte 2025ean.