Athletic Club - Levante UD
Jardunaldia 25
Liga F

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
23
Levante UD
Levante UD
  • 18' Nahikari
  • 63' Nerea Nevado
  • Lahmari 24'
  • Alharilla 31',77'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Levantek Europako ametsa izoztu du Lezaman

Athleticek 2-3ko emaitzarekin galdu du jaitsiera postuetatik irten den talde valentziarraren aurka

Lezamako hiru puntuak Levante UD taldeak eskuratu ditu bost gol izan dituen partida zirraragarri batean. Lehoiek neurketa ona jokatu dute orokorrean, baina talde granotak, Alharilla kapitainaren gidaritzapean, gehiago asmatu du ate aurrean. Garaipenak jaitsieratik libratzen ditu valentziarrak eta Athletic eta Atleticoren arteko Txapeldunen Ligako lehia jardunaldia jokatu aurreko alde berberarekin utzi du: puntu bat gehiago madrildarrentzat.

Athletic azken unera arte saiatu da, hustu egin da, baina esku-hutsik joan da Lezamako 2. zelaitik. Norgehiagokak bi taldeak energia guztiak xahutzera eraman ditu. Lehen abisua talde valentziarraren killerra den Ivonne Chaconek izan du, baina Nanclaresek erantzun bikaina eman dio. 18. minutuan, Sara Ortega eskuin hegaletik azkar joan da eta Nahikariri baloia gozo utzi dio lehen gola markagailura igotzeko. Handik gutxira, Nahikarik bigarrena egiteko abagunea izan du, baina Tarazona atezainarekin egin du topo eta 2-0ekoa eragotzi du. Hurrengo jokaldian, Levantek lehia berdindu du Lahmariren golarekin, Angela Sosaren erdiraketaren ondoren.

Vilariñok ezkerrez saiatu da, baina, beste behin Tarazona atezainak lehoien bigarren gola gedliketa ikusgarri batekin saihestu du. Neurketa erritmoz eta intentsitatez hazi da eta Alharillaren bidez, 31. minutuan, aurreratu du Levante, Nanclares ezustean harrapatu duen baselina batekin.

Bigarren zatian, Sara Ortegak langara egindako jaurtiketa batekin sinatu du lehen aukera. Athleticek aurkariaren area erasotzen jarraitu du eta korner batean Nerea Nevadok aldaratzea jaso eta berdinketaren gola erdietsi du 63. minutuan. Minitu asko aurretik zegoela, norgehiagoka oso irekita jarri da, baina 76. minutuan azken kolpea iritsi da. Chaconek ondo bideratutako kontraeraso batean, Levante UDko kapitainak maisuki lortu du baloia berriro Nanclaresen gainetik sartzea. Baloiak zutoina ukitu eta barrura sartu da.

Korner asko izan dira, alboetako erdiraketak ere eta Patri Zugasti hirunako berdinketa lortzeko zorian izan da.

Liga amaitzeko denbora gutxi geratzen da, hilabete eskas, bost jardunaldi besterik ez. Europako helburua jardunaldiaren hasieran bezala mantentzen da, baina neurketa bat gutxiago aurretik. Azkeneraino borrokatu beharra dago.