Madrid CFF - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga F

Madrid CFF - Athletic Club

Madrid CFF
Madrid CFF
11
Athletic Club
Athletic Club
  • 62' Andonova
  • P. Zugasti 84'

KokapenaFernando Torres , Fuenlabrada

Lehoiek puntu borrokatua lortu dute Madrilen

Athleticek berdindu egin du Madrid CFF taldearen aurka Zugastiren golari esker kontrolpean izan duen neurketan

Balio gutxikoa dirudi, baina Athletic hirugarren postutik hiru puntura geratu da Fuenlabradan berdindu ostean. Zuri-gorriek bere aurkaria menderatu zuten, Nanclaresen area inguruan ozta-ozta ibili zena, ia presentziarik gabe, baina lehoien taldeari garaipena lortzeko erasoan asmatzea falta izan zitzaion. Agote eta Zugasti partida iraultzera sartu ziren eta nafarrak gola sartu zuen Andonovaren gola berdintzeko.

Ezer gutxi lehen zatian. Aukera gutxi eta partidaren kontrol osoa Athleticentzat, Nahikarik izan baitzuen lehen zatiko aukerarik onena. Sara Ortegak baloi on bat erdiratu zuen eskuinetik eta baloia Urnietakoari erori zitzaion, baina honek ezin izan zuen Ulloa etxekoen kapitainaren atea zulatu.

Bigarren zatian, 62. minutuan, aurkako korner batean, etxekoen taldearen gola iritsi zen. Nautnesek zutoinera bidali zuen errematea eta jokaldiaren aldaratzean Natasha Andonova beteranoak ez zuen barkatu. Athleticek, gainera, jokoaren kontrola galdu zuen eta Madrid CFF erritmoa moteltzen saiatu zen. Abiadura igotzeko, laster jarri zen Agote lanean, eta lehen korrikaldi luze batean, oso gertu egon zen gola sartzetik, aurkari batzuk atzean utzita. Gero, harrobiko jokalaria kanpotik saiatu zen ere. Zugasti, korner batean, prest izan zen baloia Madrileko atezainaren gainetik loratu eta partida berdintzeko.

Minutu gutxi geratzen ziren eta Jone Amezagak beste aukera handi bat izan zuen. Norgehiagoka motza egiten ari zitzaion datorren igandean bakarrik pentsatzen ari den taldeari. Berebiziko partida San Mamesen bizirik mantentzeko eta Txapeldunen Ligako postuei dagokienez aukerekin. Lehoien azken txanpa eta Katedraleko azken partida (laugarrena izango da). Merezi duen denboraldia.