
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2025-26
- Real Sociedad - Athletic Club
Real Sociedad - Athletic Club


- 96' (p.) N. Eizagirre
- Agote 66'
KokapenaAnoeta , Donostia
Puntu gazi-gozoa Anoetako derbian
Lehoiek neurketa borobila jokatu zuten neurketan, penaltiz eta luzpenean jaso dute Realaren berdinketaren gola

Ontzat jo behar da emaitza, puntu bat batu duelako taldek sailkapenean gora egiteko. Are gehiago kontuan hartzen bada Athleticek Ligako hamaikagarren jardunaldian hiru garaipeneko bolada onean zegoen Realaren aurka jokatu behar zuela Anoetan. Hala ere, Javi Lergarenek lan handia egin zuten garaipena eskuratzeko eta oso gertu izan zuten, baina luzapenean saririk gabe geratu ziren.
Athletic oso ondo atera zen partidara. Atzoko entrenamenduan sudur-trenkada hautsi zuen Clara Pinedok izan zuen neurketako lehen aukera. Zuri-gorriak arriskuarekin iritsi ziren aurkariaren areara eta Ane Campos Sara Ortegaren erdiraketa ona errematatzeko zorian egon zen. Realak ez zuen gutxiago nahi izan eta Landaluzek gol-marraren gainetik ekidin izan zuen etxekoen lehn gola. Lehoiak garaipena erdietsi zezaketenaren konfiantzarekin eta segurtasunarekin joan ziren atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, norgehiagoka eraldatu zen. Neurketa bizia zena, lokaztu egin zen. Etenaldi askorekin eta erritmo gutxirekin minutuak golik gabe pasatzen joan ziren Donostian. Eta ezer gertatzen ez zen minutu horietako batean iritsi zen lehoien gola. Berdegunera atera berria zen Azkonak bakarkako jokaladia gauzatu zuen, arean sartzerakoan baloiak ihes egin zion, baina Agote agertu zen eta eskuinkada zorgarri batekin Arrula gainditu zuen 65. minutuan. Gazte zuri-gorriak iaz egin zuen debuta Anoetan eta aurten gola egiteko gaitasuna erakutsi zuen.
Golak indarra eman zion Athletici eta azken txanpan bere burua babestea erabaki zuen. Realak garaipenaren bila joan behar zuen eta Nanclaresek Arolaren berdinketa saihestu zuen aurrez-aurreko jokaldi erabakigarri batean. Donostiarrak punturen bat atera zezaketela sinetsita, presioa sartu zioten Athletici eta 95. minutuan saria aurkitu zuten.
Korner batean eta FVSren berrikuspenaren ondoren, epaileak penaltia adierazi zuen Landaluzeri baloiak eskuan jo ostean. Javi Lergak jokaldi horretan bertan Bibiri egindako falta eskatu zuen, baina epaileak bere horretan mantendu zuen erabakia eta Nerea Eizaguirrek 11 metroetatik gola sartu zuen.
Perspektibarekin, joan den asteburuan SD Eibarren aurkako beste derbian lortutako hiru puntuei gehitzen zaien puntuari balioa eman ahal izango zaio. Erronka orain datorren larunbatean Granadaren aurka etxetik kanpo irabaztea izango da.
Hamaikakoan

J. Arrula
Florentino
Moraza
P. Fernández
Andreia
Lucía
Intza
Lavogez
M. Molina
Cahynová
Aiara
Ordezkoak
A. Estensoro
Ugartemendia
Apari
E. Guridi
L. Pardo
Mirari
N. Eizagirre
Cecilia
Maren
Arola A.
Emma
Edna
Entrenatzaileak
Arturo Ruiz

Real Sociedad
Hamaikakoan






















