- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2023-24
- Athletic Club - UD Tenerife
Athletic Club - UD Tenerife
- 12'66' Mariana
- 60' P. Zugasti
- 79' Pinedo
- Ainhoa 90'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Gol festa Lezamari agur esateko
Athleticek 4-1 irabazi dio UDCA Teneriferi kanariarrak kontraerasoan gaindituz
2023/24 denboraldian Lezaman jokatutako azken norgehiagokan garaipen sendoa lortu zuen Athleticek. Lehoiek UDCA Tenerife gainditu zuten eta ez zioten esta aukerarik eman. Talde zuri-gorriak etxean galdu gabe jarraitzen du bigarren itzulian.
UDCA Tenerifek bi abagune izan ditu, baina Mariana Cerrok ireki du markagailua 12. minutuan. Kapitainak Aline gainditu du, area ertzean aldaratze bat jaso eta ezkerreko zutoinera jaurtiketa bortitza bidali ondoren. Azkenaldian baja garrantzitsuak izan dituen uharteetako taldeak erreakzioa bilatu nahi izan du. Hala ere, Athletic nagusi izan da eta aurkariari min gehiago egin ahal izanaren sentsazioarekin joan da aldageletara.
Mariasun Quiñonesek, geldiketa bikain batekin, Kanarietako taldearen berdinketa saihestu du. Mari Jose, 40 urterekin, norgehiagoka irautzen saiatu da eta proban jarri du Hondarribiko atezaina. Azkona, handik gutxira, aldaratze batean bigarrenetik hurbil egon da. Jose Herreraren taldea ez da kikildu eta, berdinketaren bila zebilen, Azkonak beste aukera bat izan duen bitartean. Aurrelariak ez zuen lortu, baina Patri Zugastiri 2-0ekoa oparitu dio. Partidan Nafarroan jaiotako jokalariak protagonista izan dira, Mariana Cerrok 3-0 egin duelako jarraian. Lezama bere futbolariekin gozatzen ari zen.
Athleticzaleak dibertitzen jarrai zezaten erasoan jarraitu zuen Athleticek. Sara Ortegak hasitako kontraeraso bikain batean, Elexpuruk Azkona aurkitu eta 11. Zenbakidunak Clara Pinedoren etorrera ikustean bigarren asistentzia eman zuen eta honek, ukitu sotil batekin, atezain bisitaria gainditu zuen. Pena Ainhoak 90. minutuan egindako gola, hamaikagarrenez atea hutsean lortzea eragotzi zuena.
Epaileak zken txistua jo eta poztasuna zen nagusi Lezaman. Athleticek ez du puntu bakar bat ere galdu etxeko gisa bigarren itzuli honetan, eta sailkapenean eskalatzeko ahaleginetan jarraitzen du. Bi jardunaldi falta dira eta zuri-gorriek topera agurtu nahi dute ligako txapelketa San Mamesen. Datorren ekainaren 15ean edo 16an, lehoiek amaiera bikaina emango diote Athleticentzat ilusioz beteriko aro baten hasiera baino ez den denboraldiari.