
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2019-20
- CD Tacón - Athletic Club
CD Tacón - Athletic Club


- M. Oroz 71'
KokapenaRamón de Carranza , Cádiz
Athleticen emakumezkoen taldea Carranza txapelketako finalera sailkatu da
Zurigorriek 1-0 irabazi dute CD Tacón taldearen aurka

Partiduko lehenengo minutuetan oreka izan zen nagusi talde bien artean. Nekanek izan zuen gerturatze arriskutsua Lucia Garciaren jokaldi on baten ostean. Bestalde, CD Tacon taldeak sortzen zuen arriskua Jakobsson jokalariaren bitartez zen. Suediarra gola lortzeko zorian izan zen baina langak desbideratu zuen bere jaurtiketa. Partiduko protagonista izan nahi zuen minutu horietan jokalari Suediarrak.
Villacamparen jokalariek buelta eman zioten egoerari eta minutu oso onak izan zituzten lehen zatiko azken txanpan. Athletic hobeto kokatuta zegoen zelaian.
32. minutuan baliorik gabe utzi zuen epaileak Lucia Garciaren gola jokoz kanpo adierazi ondoren. Handik gutxira, aurrelari zurigorria Yohana atezainaren aurrean geratu zen baina azken honek, baloiaren norabidea asmatu zuen. Carranzan batutako ikusleak disfrutatzen zeuden eta Athletic animatzen. CD Tacón Tirapuren area ingurura hurbiltzen hasi zen berriro baina aukerarik onena Oihane Valdezatek izan zuen bere jaurtiketa langak desbideratu zuelarik atsedenaldira heldu aurretik.
Aldageletatik pasatu ostean, zalantza askorekin irten ziren zurigorriak eta Madrildarrek sakontasun gehiagorekin jokatzen zuten. Athletic presionatzen zuten, partidu hasieran bezela. Estherrek langa ganetik bidali zuen baloia jaurtiketa baten bidez. Athletic zelaian hobeto zegoenean, Jakobsson izan zen gola sartzeko abagune bikaina alperrik galdu zuen jokalaria.
Laister heldu zen zurigorrien erantzuna. Athleticek egiten zuen presioari esker, Nekanek penalti puntura erdiratu eta Azkona ez zen errematera heldu. 67. minutua zen. Jokaldia berrikustea erabaki zuen epaileak eta penaltia adierazi. Maitek ez zuen hasieran asmatu baina aldaratzean baloia sareetara bidaltzea lortu eta Athletic aurretik jarri zuen markagailuan.
Athleticek asko sufridu zuen partiduaren azken txanpan baina atea hutsean uztea lortu zuen, lehenengoz denboraldi-aurre honetan, eta Carranza txapelketako finalerako txartela lortu. Aurkaria bihar gaueko 22:00etan jokatuko den Betis eta Tottenham Hotspur taldeen arteko partidutik irtengo da.
FITXA TEKNIKOA:
Hamaikakoak
Athletic Club: Ainhoa, Moraza (Cirauqui 87´), Valdezate (Uriarte 87 ´), V. Gimbert, Eunate, Unzué ( Sierra 61´), Maite (Monente 90´), Marta ( Jone Ibañéz 46´), Nekane, Leia ( Azkona 46´) eta L. García.
CD Tacón: Yohana; Samara ( Marina 70´), Suárez, Daiane, Esther; Malena (Gema Prieto 68´), Ainoa, Thaisa, Kaci; Asllani, Jakobsson.
Golak: 1-0 Maite Oroz (70´)
Hamaikakoan

Yohana
Daiane
Thaisa
Kaci
Malena
Asllani
Sofía
Suárez
Samara
Esther
Ainoa
Ordezkoak
Gema Prieto
Marina
Lorena Navarro
Ana Vallés
Porto
Patri Carballo
Sara Ezquerro
Patri Gómez
Ari
Entrenatzaileak
David Aznar

CD Tacón
Hamaikakoan

Yohana
Daiane
Thaisa
Kaci
Malena
Asllani
Sofía
Suárez
Samara
Esther
Ainoa
Ordezkoak
Gema Prieto
Marina
Lorena Navarro
Ana Vallés
Porto
Patri Carballo
Sara Ezquerro
Patri Gómez
Ari
Entrenatzaileak
David Aznar

Athletic Club
Hamaikakoan
