Athletic Club - Valencia CF Femenino
Jardunaldia 20
Liga F

Athletic Club - Valencia CF Femenino

Athletic Club
Athletic Club
20
Valencia CF Femenino
Valencia CF Femenino
  • 48' Oguiza
  • 78' Sanadri

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoiek ligako bolada ona luzatu dute

Valencia CF mendean hartu dute Oguiza eta Sanadriren golei esker, biak Nevadoren asistentziekin, eta laugarren garaipena jarraian lortu dute

David Aznarren taldeak ligan irabazten jarraitzen du eta Valencia hartu zuen mendean Lezaman, justiziaz. Huelvan, Betisi etxean eta Levante UD taldeari irabazi ondoren, zuri-gorriek talde valentziarrari irabazi zioten bigarren zatian neurketa erabaki eta gero eta laugarren garaipena jarraian kateatu zuten. 

Lehen zatia oso parekatua egon zen. Valencia CFk asko batu zituen lerroak eta Athleticek tarteak aurkitzea eragotzi zuen. Pauletak, 17. minutuan, langara bidali zuen baloia, kanpoko taldearen aukerarik onena sinatuz. Lehoiek ondo erantzun zuten kontraerasoan, baina ez ziren fin ibili ateari begira. Bibik eta Nahikarik abagunerik argienak izan zituzten. Dena erabakitzeke zegoen bigarren zatian.

Lezamak gol gogoa zuen eta Zugastik, Jone Amezaga ordezkatzeko bigarren zatiaren hasieran sartu zenak, lehen abisuak eman zituen hasi eta berehala. Nevadok baloi ona jarri zuen korner batean eta Oguiza bigarren zutoinean burukada batez estreinatu zen denboraldi honetan. Athletic 48. minutuan aurreratu zen. Nevadok, beti arriskutsua bere aldean, pase on bat jarri zuen, Azkona bihurtzear egon zena. Bigarren zatian Valenciak ez zion aurpegia galdu neurketari eta Asun saiatu zen area kanpotik, baina Nanclares eroso aritu zen. Hurrengo jokaldian, Sanadrik errenta handitzeko aukera izango zuen. Norgehiagoka ez zegoen itxita, ezta hurrik eman ere.

Nevadok talde bisitariaren edozein aukera desaktibatu zuen. Pase bikaina eman zion Sanadriri Canalesen aurrean bakarrik jartzeko eta 78. minutuan bikain definitzeko. Donostiarrak bigarren gola sartu zuen zurigorri gisa eta Nevadok eguneko bere bigarren asistentzia eman zuen. Nanclaresek bere protagonismo-kuota aldarrikatu nahi izan zuen eta geldiketa izugarria egin zuen Anita Marcosen jaurtiketaren aurrean. Atezainak bere atea hutsean utzi nahi izan zuen eta lortu egin zuen. Garaipena, gozamena Lezaman eta fokua datorren asteko euskal derbian jarrita. Reale Arenan Reala bezalako aurkari zuzen baten aurka (18:00etan). Lau garaipen jarraian lortu ondoren, ez omen dago bosgarren txarrik.