Athletic Club - Atlético de Madrid Femenino
Jardunaldia 23
Liga F

Athletic Club - Atlético de Madrid Femenino

Athletic Club
Athletic Club
10
Atlético de Madrid Femenino
Atlético de Madrid Femenino
  • 17' Pinedo

KokapenaLezama 2 , Lezama

Pinedoren sekulako golak amets egiteko aukera eman dio Athletici

Lehoiek zazpigarren garaipena jarraian lortu dute Atletico Madril mendean hartuta eta Txapeldunen Ligako postuetatik hiru puntura dute

Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Atletico Madrili Lezaman, Pinedoren gol bati esker. Zazpigarren garaipena jarraian lortu du Liga F-n. Goiz itogarri batean, harmailak gainezka, lehoiek hiru puntuak lortu dituzte aurkari handi baten aurka eta Txapeldunen Ligatik bi puntura daude jada.

Athletic nagusi izan zen lehen zatian eta abagune hobeak izan zituen, nahiz eta arriskua koltxoneren aldetik ere iritsi, batez ere geldikako jokaldietan eta alboetako erdiraketetan. Gol zuri-gorria Clara Pinedok sinatu zuen lehen zatian. Bilbotarrak Azkonaren erdiraketa baten ostean gainditu zuen Lola Gallardo, ezustean harrapatuz.

Lehoiek nahiko kontrollpean izan zuten neurketa lehen zatian eta Atletico Madrileko atezainak beste pare bat aldiz esku hartu behar izan zuen.

Bigarren zatian, Atleticok azeleragailua zapaldu zuen eta berdinketa lortzeko aukera arriskutsuak izan zituen. Eva Navarrok, 69. minutuan, langara bidali zuen baloia eta madrildarrak sentsazio hobeak aurkitzen hasi ziren, Athletic bere zelaian sartuz. Koltxoneroen nagusitasuna bigarren zatian zehar luzatu zen, baina minutuak aurrera joan ziren eta ez ziren argi eta garbi iritsi Nanclaresek defendatutako atera, geldikako jokaldiekin berriz ere ez baitzen nahikoa izan.

Zaleek euren unerik txarrenetan babestu zituzten lehoiak eta Athleticek ofizioz defendatzen jarraitu zuen urrezko garaipena lortzeko. Zazpi garaipen jarraian dira. Boladak aurrera jarraitzen du.