
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2023-24
- Deportivo Abanca - Athletic Club
Deportivo Abanca - Athletic Club


- 32' Millene C.
KokapenaLa Eragudina , Astorga
Porrota Astorgan jokatutako lagunartekoan (1-0)
Athleticek 1ª RFEF mailako liderra den Deportivo Abancaren aurka galdu du

Athleticek eta RC Deportivok nazioarteko selekzioek jokatuko duten neurketek behartutako geldialdia Astorgan lagunartekoa jokatzeko baliatu dute. Leongo herriak besoak zabalik hartu ditu bi klubak. Bigarren taldeko zortzi jokalarik parte hartu dute lagunartekoan; horietatik, Oihane San Martin eta Agote izan dira arrisku gehien sortu duten jokalariak
Lehen zatian, baselina batekin Johana atezaina gainditzeko asmoarekin, Amaia Iribarrenek izan du abagunerik argiena. Sanadrik barnekaldi baten bidez, eta Bibik geldikako jokaldi batean ere lehen gola egiteko zorian izan dira, baina lehoiek ez dute asmatu ate aurrean. Aitzitik, Milenek, bakarkako jokaldi bikain batean, gola egin eta 32. minutuan galiziarrak markagailuan aurretik jarri ditu.
Bigarren zatian zelairatu den Oihane San Martin izan da lehena berdinketaren gola egiten saiatzen. David Aznarrek aldaketak egin ditu, baina zuri-gorriak ez dira eroso sentitu La Eragudinako soropilean. Azkonaren pase baten ostean, bigarren taldeko erasotzaile gazteak beste aukera eder bat izan du 77. minutuan, baina baloia gutxigatik desbideratuta joan da. Agotek ere bere abagunea izan du, baina aurreko saiakeren antzera, baloiak ez du talde galiziarraren sarea urratu. Denbora agortuta, Athleticek Lehen Mailara igotzeko hautagai nagusiaren aurka galdu du Astorgan.
Hamaikakoan

Yohana
Samara
Henar
I. Altamira
Carlota
Millene C.
Lía M.
Raquel G.
Sara
Lucía M.
Michi A.
Ordezkoak
Lucía
Clara
Eva Dios
ADT
Ainhoa M.
Laurina
Charle
Cris M.
Paula Novo
Carmen
Monteagudo
L. Rivas
Entrenatzaileak
Irene Ferreras

Deportivo Abanca
Hamaikakoan

Yohana
Samara
Henar
I. Altamira
Carlota
Millene C.
Lía M.
Raquel G.
Sara
Lucía M.
Michi A.
Ordezkoak
Lucía
Clara
Eva Dios
ADT
Ainhoa M.
Laurina
Charle
Cris M.
Paula Novo
Carmen
Monteagudo
L. Rivas
Entrenatzaileak
Irene Ferreras

Athletic Club
Hamaikakoan
