Athletic Club - SD Eibar
Lagunartekoa
Lagunartekoa

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
22
SD Eibar
SD Eibar
  • 25' Guruzeta
  • 92' Yuri
  • Adu Ares 4'
  • Martón 32'

KokapenaGazituaga, Zamudio

Athleticen berdinketa Zamudioko arratsalde euritsuan

Athleticek eta SD Eibarrek 2-2ko markagailua sinatu zuten Gazituagan; Guruzeta eta Yuri izan ziren golegile zuri-gorriak eta Adu Ares eta Marton armaginak

Athletic Clubek denboraldiaurreko laugarren testari euripean egin zion aurre. Arerioen exijentzia maila handituz, Jokin Aranbarri eta Mikel Balenziagaren SD Eibar taldearen aurka jokatu zuen Zamudioko Gazituaga zelaian. Neurketaren hastapenean Adu Aresek aurreratu zuen talde armagina, Guruzetak, area barruan mugimendu bikain baten bidez, erantzuna eman eta berdinketa lortu zuen, baina minutu gutxira Martonek, bigarrena egin zuen eibartarrentzat.

Atsedenaldiaren ostean, Terzićek aldaketa bakarra egin zuen eta Hierro zelairatu zuen Guruzeta golegilearen ordez. Basauriko erasotzaileak birritan izan zuen neurketa berdintzeko aukera, baina atzelari eta atezain armaginak bere saiakerak sahiestu zituzten. Entrenatzaile alemaniarrak aldaketak egiten jarraitu zuen eta zortzi jokalari berri zelairatu zuen Zamudioko soropilera. Horietako bat Ruiz de Galarreta izan zen, urrutitik probatu zuena, baina bere saiakera alferrik izan zen. Partida SD Eibarren garaipenarekin amaituko zela zirudienean, Yurik sekulako falta jaurtiketa jaurti zuen azken 2-2koa ezartzeko.

Datorren asteazkenean, uztailak 29, Laredoko San Lorenzo zelaian jokatuko du Athleticek hurrengo lagunartekoa, 2026/27 denboraldian EA Sports Ligan jokatuko duen Real Racing Club aurkariaren aurka.