SD Beasain KE - Basconia
Play Off - 01. Jardunaldia

SD Beasain KE - Basconia

SD Beasain KE
SD Beasain KE
30
Basconia
Basconia
  • 53'89' Lorea
  • 85' Eizagirre

KokapenaLasesarre , Barakaldo

Basconiak ezin izan du Beasain gainditu

Basconiaren denboraldi bikaina saririk gabe geratu da, 2. RFEF mailara igotzeko play-offeko lehen kanporaketan kanporatua izan ostean

undefined

Amaitu da klubaren bigarren harrobiko taldearen denboraldia. Basconiak ondo ekin dio 2. RFEF mailara igotzeko play-offeko lehen kanporaketari, baina Beasainek Trespalaciosen kanporatzea ederki baliatu zuen Aitor Lorearen falta jaurtiketa batekin partidako lehen gola sartzeko. Azken unera arte saiatu ziren, baina azken hasperenean Beñat Eizagirrek eta, berriz ere, Aitor Loreak erabaki zuten partida.

Basconia zuzen irten zen aurkariaren arearen bila. Manex Asategik abisatu zuen 8. minutuan langan jo zuen jaurtiketa baten bidez, eta, ondoren, Gomezak eta Lakak aukera bikoitza izan zuten markagailuan aurretik jartzeko. Lehenaren saiakerak Etxabegurenen jo zuen eta zutoinetik gertu joan zen, eta, korner horretan bertan, Beasaingo atezainak Lakak buruz egindako errematea eten zuen, zuzenean sareetara zihoana. Lehen ordu erdian sartuta, Beasainek pauso bat aurrera eman zuen eta abagune argirik sortu gabe hurbildu zen Padillaren ate ingurura. Bi taldeek ez zuten markagailua irekitzeko egoerarik aurkitu lehen zatian.

Bigarren zatia berdin hasi zen,  Basconia zen aurkariaren atea irrikaz bilatzen zuena. Hala ere, azkenean erabakigarria izango zen jokaldi batek Trespalacios kanporatu zuen, Beasaingo erasotzailea azken defendatzaile bezala botatzeagatik. Aitor Lorea izan zen golean amaituko zuen falta botatzeko arduraduna. Basconiak, atzetik markagailuan, ordu erdi baino gehiago zuen aurretik bat gutxiagorekin jokatzeko. Gola alde eta jokalari kopuruan nagusi, Beasain erosoago sentitu zen eta neurketa bere egin zuen. Bigarrena egiteko aukera ere izan zuten 65. minutuan, baina defentsa oso trebea izan zen baloia urruntzen gol lerro berean. Basconiako jokalarien indarrak behera egin zuen eta partidaren azken txanpan Beñat Eizagirrek eta Aitor Loreak garaipena lortu zuten Beasainentzat.