Gernika Club - Bilbao Athletic

Gernika Club - Bilbao Athletic

Gernika Club
Gernika Club
01
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Núñez, A 27'

KokapenaUrbieta , Gernika

Bilbao Athleticen garaipena Urbietan

Joseba Etxeberriaren taldeak huts eta bat irabazi dio Gernikari bere denboraldi-aurreko bigarren partidan

undefined

Bilbao Athleticek denboraldi-aurreko bigarren garaipena eskuratu du gaur Urbietan, Gernikari bat eta huts irabazita. Alvaro Nuñezek sartu du partidako gol bakarra, Jon Guruzetaren asistentzia bikainaren ostean.

Talde zuri-gorriak honako hamaikakoa zelairatu du: Agirrezabala, Alvaro Nuñez, Lorente, Arberas, Jaso, Bernaola, Gorka Agirre, Artola, Jon Guruzeta, Cabo eta Baqué. Bilbao Athletic izan da nagusi lehen zatian zehar eta eurenak izan dira gol aukera onenak.

Jon Guruzetak eman du abisua 3. minutuan, atezainak urrundu duen jaurtiketa gurutzatu batekin. Baquek errepikatu du, baina beste behin ere Gernikako atezaina funtsezkoa izan da zuri-gorriren gola markagailura ez igotzeko. Alvaro Nuñezek ez du hutsik egin, eta bigarren lerrotik sartu da Jon Guruzetaren pase bikaina jaso eta gola sartzeko.

Bigarren zatian partidak beridn jarraitu du, lehen zatian baino Gernika ausartago batekin, akaso. Hasieratik sartu dira Areso, Kortazar, Beñat Prados, Diarra, Nico Williams, eta Nico Serrano, eta aurrerago Iru, Imanol, Paredes eta Cabo (berriro). Williams bigarren gola sartzetik gertu egon da, eta Artola ere bai, Kortazar eta Nico Serranoren arteko konbinazio bikain baten ostean, baina bere jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.

Bilbao Athleticek merezitako garaipena lortu du, baina laburra. Larunbat honetan Burgosen aurka jokatuko du, Plantion, 18:00etatik aurrera, denboraldi-aurreko hirugarren norgehiagokan.