Burgos CF - Bilbao Athletic

Burgos CF - Bilbao Athletic

Burgos CF
Burgos CF
20
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 7' Raúl Navarro
  • 77' Iago Faria

KokapenaEl Plantío , Burgos

Denboraldi-aurreko lehen porrota Bilbao Athleticentzat

Golari begira asmatu ez izanak Joseba Etxeberriaren lehoikumeak bere denboraldi-aurrean lehen aldiz erortzeak ekarri du

undefined

Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek lehen porrota jaso dute gaur bere denboraldi-aurrean. Talde zuri-gorria etengabe joan da golaren bila, baina Burgos eraginkorrago batekin egin du topo.

Bilbao Athleticek baloiarekin protagonista izatea bilatu du hasieratik. Burgosek atzean ondo itxarotea erabaki du, eta horrela iritsi da lehen golaren jokaldia. Raul Navarrok, banakako jokaldi batean, bi aldiz keinu egin du area ertzean, eta, azkenean, Iru gainditu du jaurtiketa indartsu batekin. Atezainak ezin izan du ezer egin.

Bilbao Athleticek aukera ugari izan ditu golari aurre egiteko eta partida berdintzeko. Nico Serranok eta Nico Williamsek aukera onak izan dituzte etxekoen gol goiztiarra berdintzeko, baina Joseba Etxeberriaren taldea ez da fin ibili ateari begira. Bigarren zatian, Joseba Etxeberriaren mutilek berdinketaren bila jarraitu dute, baina minutuek aurrera egin ahala indarra galtzen joan dira. Iagok defentsa zuri-gorrian egondako ulermen falta aprobetxatu du norgehiagoka erabakitzeko. Bilbao Athleticek lehen porrota jaso du bere denboraldi-aurreko hirugarren partidan.

Argazkiak: Burgos CF