Racing VS Bilbao Athletic 2020-9-23 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

Racing1 : 0Bilbao Athletic

Álvaro Bustos24'
Estadioa
El Sardinero
Herria
Santander
Data
23/09/2020
Ordua
18:00
Data eta ordua
2020-9-23 - 18:00

Bilbao Athleticen porrota Sardineron

Lehoi-kumeek Real Racingen aurka galdu dute, Bustosen falta jaurtiketaren gola jaso eta gero

2020ko ira. 23a

Bilbao Athleticek 1-0 galdu zuen Real Racing Cluben aurka Sardineron. Horrela, denboraldi-aurreko bigarren porrota (Burgos CF) jasan dute gazteek, lehen bi partidetan bi garaipen lortu ondoren (Santurtzi eta Gernika).

Norgehiagoka berdinduta hasi zen, hegaletatik sortutako zenbait jokaldirekin. Etxekoek 24. minutura arte nagusi izan zen berdintasuna hautsi zuten: Alvaro Bustosek falta jaurtiketa maisuki sareratu zuen 24. minutuan.

Hortik aurrera, etxekoak nagusitu izan ziren eta gol aukera argiagoak izan zituzten. Iruk geldiketa garrantzitsuak egin zituen.

Bigarren zatian, aldaketen ostean, partida lasaitu egin zen eta berdintasuna izan zen nagusi. Azken txanpan, Bilbao Athleticek martxa bat gehiago sartu zion partidari Aresoren, Nico Serranoren eta Imanol Garciaren jokaldiekin, baina ezin izan zituen abagune argienak gauzatu.

Hurrengo lagunartekoa Soduperen aurka izango da datorren larunbatean, irailaren 26an.