Sodupe - Bilbao Athletic

Sodupe - Bilbao Athletic

Sodupe
Sodupe
22
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 35' Jonmar
  • 54' Olazabal
  • Serrano 2'
  • N. Williams 90'

KokapenaHurtado de Saratxo , Sodupe

Bilbao Athleticen garaipena Soduperen aurkako penaltietan

Joseba Etxeberriaren taldeak Beitia XXXV Memoriala irabazi du penaltietan, 90. minutuan Nico Williamsek sartutako golak txanda behartu ostean

undefined

Bilbao Athleticek Sodupe gainditu du penaltietan Beitia Memorialean, Hurtado de Saratxo (Sodupe) udal zelaian urtero jokatzen den lagunarteko txapelketan. Nico Williamsek txanda behartu du 90. minutuan partida bukatzear zela sartutako golarekin, eta Agirrezabalak penalti erabakigarria gelditu du lehoikumeei garaipena emateko.

Joseba Etxeberriaren taldearen hamaikakoa osatu dute: Agirrezabalek, Aresok, Kortazarrek, Lorentek, Arberasek, Bernaolak, Artolak, Agirrek, Diarrak, Serranok eta Cabok.

Norgehiagoka ezin hobeto hasi da Bilbao Athleticentzat. Nico Serranok buruz errematatu du baloia sareetara, Aresoren erdiraketa baten ostean. Hortik aurrera, bi taldeen arteko berdintasuna izan da nagusi lehen zatian, eta bi aukera on ditu talde zuri-gorriak Artolaren eta Caboren bitartez.

Sodupek norgehiagoka berdindu du lehen zatiko erdialdean, Jonmarrek 35. minutuan sartutako golari esker.

Etxeko taldeak bigarrena sartu du Olazabalejn bitartez bigarren zatia hasi eta hamar minutura. Bilbao Athletic 2 eta 1 galtzen ari zen eta Joseba Etxeberriak Paredes, Imanol, Alvaro Nuñez, Nico Williams, Jon Guruzeta, Baqué eta Prados zelairatu ditu.

N. Williams saiatu da berdinketa lortzen eta 92. minutuan lortu du binakoa sartzea. Partida penaltietan erabaki da, Williamsek berak, Alvaro Nuñezek eta Imanolek hutsik egin gabe, eta Agirrezabalak Soduperen hirugarren penaltia geldituta, Bilbao Athletici garaipena emanez.